Alegi'ko Gazte Alayak Garagarrillaren 12'an egindako erromeriari
Urdangarin, Jose
1
Bigarren aldiz Gazte Alayairi
bertsuak jartzen naiz asi,
zer festa ederrak egin ditugun
nai nuke adierazi,
egun osoa igaro degu
musika eder da guzi
erri ontan guk egin degu
jendea dibertituazi.
2
Urtia nola kunplitu baitan
jarririk sozidadea,
ta festa eder bat ipiņitzeko
artu genduen idea,
baita gaņera ipiņi ere,
ezta posible obia,
gaur nun nai ezta egiten
olako erromeria.
3
Akordeonista besperatikan
animoso zan etorri,
etxafueguak bota giņezen da
mobimentu aundia zan jarri,
amarrak arte soņua jozun
guztiņ entretenigarri,
gero kafetxo bana artu gendun
kontuk esanaz alkarri.
4
Urrengo goizen Meza Santua
zortzitan gendun atea,
lagun guziok deboziokin
juan giņaden entzulea,
gauz prezisogoik mundu ontan gutzat
besterik izango otea?
iņorentzako kalteik ez dakar
obra onak egitea.
5
Andikan laister bi musikero
etorri ziran trenian,
jendia laister mugitutzen zan
soņua sentitzen danian,
jende guztia arritu zuten
jotzen asi ziranian,
zeņek aditun faltak etzuen
izandu aldamenian.
6
Beatzi ingurua kalejira inda
jale ta sagardotegian,
konzierto ederrak eman zituzten
jende prankoren aurrian,
musikerontzat toki ederra
jarri genduen kalian,
inguru guzi adornatuta
sagardotegi parian.
7
Bildu giņaden bazkaldutzea
ordubata t'erdi ingurun,
bazkaldu ondo ta jarri giņaden
dibertitzeko modun,
atzalde guzin dantza fuego
guziok fiņ egin gendun,
etxafueguak maiz bota eta
etzan giro gure ingurun.
8
Urrena berriz afaldutzea
zortzitan giņan juntatu,
egun artako bazkari-afarik
giņuzen bai enkargatu,
jan da eranian bapo egin da
ondorenian dantzatu,
egun alagoik nere denboran
ez det oraindik pasatu.
9
Afal onduan berriz musika
len baņo maizago izantzan,
izugarrizko mobimentua
kale bera alden jarri zan,
andre ezkonduk ere dantzatu ziran
neskatxa gaztien gisan,
kalia betian jendia dantzan
naiz egualdi txarra izan.
10
Publikatzeko esan dirate
neonek deseo dedana,
nai genduke adieraztia
ŦGazte Alayak gerana,
egun ortan suelto jendea,
soņu, jana ta erana,
orduntxe guri irten zitzaigun
Ŧla casa por la ventanaŧ.
11
Andaindarrak ziraden
musika jotzen zutenak,
Ąayek dirade musikeruak!
ondo ikasita daudenak,
oso ederki jotzen zutela.
esaten zuten bai danak,
txalo ederrak jo zizkioten
inguru artan ziranak.
12
Mateo txurrero salsa joiakin,
Jose Marik kornetiņe
Juanito berriz danan buru dan
akordeonista bikaņe,
sayatzen dira musika jotzen
ta jotzen dute alegiņe,
olako irukoik soņu jotzeko
nik ez det ikusi beiņe.
13
Lagundutzeko alegitarrak
artu zituen iru gazte,
soņu jotzeko eman zizkien
ayeri bai naiko traste,
beste batzuri kostako zaye
jotzen beste orrenbeste,
orren ondo manejatzeko ziranik
nik beintzat ez nuan uste.
14
Ez da milagro gaztek eukitzea
dibersioako griņek,
mundu ontan lagun deigula
Zeruko Ama Birjiņek,
guziok ondo dibertitutzen
in giņuzen alegiņek,
orra amalau bertso berri
Ąarri Jose Urdangaríņek!