inprimatu
Ni neska, hi mutila
Izenburua:
Ni neska, hi mutila
Sinadura:
Urdangarin Goņi, Jose Luis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urdangarin Goņi, Jose Luis

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1172.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ni neska, hi mutila

 

Urdangarin Goņi, Joxe Luix

 

 Egoera honek aspalditikan

 guztiok hartu gaitu lepotikan

 emakumeok beti azpian

 gizonentzako beti lanean

 nazkatu gera,

 konpondu behar da egoera

 iritsiz maila berdin batera.

 

 Orain artean tresnak bezala

 zuretzako ginen, ez al da hala?

 goiz ta arratsalde garbiketetan

 beti jaia izanaren penetan.

 Zenbait esanda,

 gero begiondokoa, danba!

 Gure bizitza hau zenuen ba.

 

 Goizean goizik jaiki ohi nintzen

 eta zuri gosaria prestatzen.

 Gero egiten zenuen alde

 gau ilunarte itzuli gabe;

 ta ni etxean,

 nere lanetan bete betean

 orduan soilik nintzen pakean.

 

 Gauez etxera itzuli eta

 zenuen barrua ardoz beteta

 orduan haserre egoten zinen

 neri joaz gozatzen zenuen.

 Gero gauean,

 nitaz aprobetxatu nahiean

 izaten zinen beti ohean.

 

 Ni azkenean gehiago ezin ta

 nituen kemen guztiak bilduta

 laister kalera irtena nintzen

 laguntzaren bat edo bilatzen;

 ta azkenean,

 feministen elkarte batean

 partaide egin naiz larunbatean.

 

 Elkarte hau da nahiko berria

 neretzako zerutik etorria,

 beste emakume asko daude

 jasandako hamaika neke,

 ta hauek denak

 aspaldi emazteak direnak

 hau konpontzeko presto daudenak.

 

 Aurrerantzean etxe honetan

 biok ariko gerade lanetan.

 Nerekin izango zara ernai

 ez ba dezu denuntziatzerik nahi,

 egin zazu zin

 eskubidez geradela berdin

 ta ez didazula zuk egingo min.

 

 Emakumeak izandu gera

 betidanik boteak bazterrera

 esklabu modun beti etxean

 ilusio onaren ezean.

 Gure ideak

 itxirik zituzten lehen bideak.

 Orain ditugu eskubideak.

 


inprimatu