inprimatu
On Klaudio Otaegikoari
Izenburua:
On Klaudio Otaegikoari
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
93

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


On Klaudio Otaegikoari

 

Uranga, Juan Ignazio

 

 Fuero zarraren landarearen

 Sustraiyetatik sortua,

 Zuben jaun onek euskerarentzat

 Naitasun egiyazkua;

 Ama euskara gozoagatik

 Zeukan biyotza sutua,

 ¿Zeñek kantatu bear bezela

 Bere lan baliyosua?

 

 Gaitz gogor batek menderaturik

 Eriotzak badarama,

 Ondarrabiko izkribatzalle

 Euskaldun, bikaiña zana;

 Izkriba zagun euskal gazteak

 Beragatikan aldana,

 Zein zan guztiyak ando dakigu,

 Antziña dago esana.

 

 Orain ¿nolatan beteko degu

 Utzi digun uts-aldiya?

 Esnatzea da bada komeni

 Lotatikan gazteriya;

 Ea, mutillak, apain dezagun

 Guztiyak Euskal-erriya,

 Bai eta ere euskaldun maisu

 Zanaren izen aundiya.

 


inprimatu