inprimatu
Maixiyua
Izenburua:
Maixiyua
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
527

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maisiyua

 

Uranga, Juan Ignazio

 

 Arro gerade ondo gaudela

 Ibar onetan mintzatzen,

 Badeizkiogu zerbait gerala

 Gaitzik etzaigu oroitzen:

 Jostaketa ta panparroikeri

 Abetan gera gallentzen,

 Elkar ikusi eziña ere

 Gure artian da sortzen,

 Ondo dagona albait nai degu

 Ikusi oso ondatzen.

 

 Iñoren onak eman oi digo

 Supri ezin degun miña,

 Maisiatu nai degu edozeiñ

 Naiz izan ez ura diña;

 Nai degu jakin nola bizi dan

 Auzo echeko argiña,

 Eta nolatan diru jabetu

 Ote dan ere okiña,

 Sortzen zaigula orla iñoren

 Eche goberna eziña.

 

 Bada ¿zergatik ote gerade

 Mintzatzen gisa onetan,

 Ez badegu guk zer ikusirik

 Auzokoaren gauzetan?

 Saiya gaitean iñola albada

 Geon egitekoetan,

 Gure bururik ipiñi gabe

 Onela besterenetan,

 Ez da zuzena bizitutzia

 Kezka-naspilla oietan.

 

 Gure bizia luze dalarik

 Naiko labur da izaten,

 Uste gabian gaitzen batekin

 Gerade bada arkitzen:

 Egun batetik bestera degu

 Zilipurdika egiten,

 Gaitzak ez baitu aundi-chikirik

 Ezertarako bereisten,

 Aguro ditu kemen guztiyak

 Gure gorputzetik kentzen.

 

 Obe genduke bizi bagiña

 Bata bestia laguntzen;

 Ikusten degu gure lagun bat

 Nola dijuan erortzen,

 Ta ¿ez diyogu guk lagunduko

 Ostera gora alchatzen?

 Utzi ditzagun maisio charrak

 Ta bizi elkar maitetzen,

 Kontzienziya garbi degula

 Bizi eta ill gaitezen.

 


inprimatu