inprimatu
Maite zaitut
Izenburua:
Maite zaitut
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
401

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maite zaitut

 

Uranga, Juan Ignazio

 

 Pozezko itz bat aditu nairik

 Maitecho, zure abotik,

 Pasa izan naiz ¡izar ederra!

 Askotan zure ondotik:

 Emango dizut gauza pollit bat

 Aterarikan kolkotik,

 Jarri dezazun lepo zurian

 Chinchilik lokarrichotik.

 

 Gauza guchi da bañan alare

 Asko baliyo dubena,

 Onela dizut adierazten

 Zuria naizela dena;

 Maitetasun au, jakin beazu,

 Da nere biyotzarena,

 Ezagutu ta andikan laster

 Zugana artu zubena.

 

 Badet ama ta badet anaia

 Asko maite dituanak,

 Bañan bakarrik zuk dizkidatzu

 Aztu arazitzen denak;

 Maitetasunak berekiñ dauzka

 Poz ta negarrezko lanak,

 Orren azpiyan gaude gazte on

 Biyotzez prestu geranak.

 


inprimatu