inprimatu
Izkiņosua eta zozua
Izenburua:
Izkiņosua eta zozua
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
374

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Izkiņosua eta zozua

 

Uranga, Juan Ignazio

 

 Putzu zuluan zebillelarik

 Jostatzen izkiņosua,

 Azkar zitzayon sasitik jechi

 Bere albora zozua;

 Ta ikusirik galdetu ziyon

 -ŋZer zabiltz emen zozua?

 Ez nuben uste ziņanikan zu

 Orren pisti iņozua.

 

 -Ni iņozua izanagatik

 Ez dizut zuri zorrikan,

 Izkiņosua naiz ta ez daukat

 Zozo charren bildurrikan;

 Ez nazazula aserrerazi

 Zoazkit azkar ortikan,

 Bestela zure buru char orrek

 Ez du izango otzikan.

 

 -Zozua naiz ta ez nau beņere

 Izkiņosuak izutu,

 Ez eta ere berriketakiņ

 Ikaratu ta kuskurtu;

 ŋUste aldezu bildur gaitzetik

 Naizela iņoiz kutsutu?

 Bada zozorik izkiņosuak

 Ez du betiere mututu.

 

 Borrokaturik biyak ziraden

 Putzu zulora erori,

 Non itorikan bukatu zuten

 Beren aserre char ori;

 Ispillu ona agertzen digu

 Ipuicho onek danori,

 Jakin dezagun bear ez dala

 Gerrarik jarri iņori.

 


inprimatu