Autsa
Uranga, Juan Ignazio
Chimist gentzake dala guztiya
Iduripen bat bizitza,
Zeñaz iñola ezin liteken
Iñor egiyazki mintza;
Lan bearrian arkitzen danak
Urruti oi du agintza,
Estalirikan dagon landare
Ark duben bezela intza.
Gure bizitzak iduritzen du
Dala urrezko baratza,
Ala litzake kendu ezkero
Lan egin bear garratza;
¿Egunak nola oi du berekin
Lagungarritzat arratsa?
Bizitz gureak ere ala du
Zuzengarrizko ardatza.
Bizieraren luze laburra
Ezin liteke neurtu,
Bada askotan jakintsuenak
Ditu lan onek bigurtu;
Gure iduri choro guztiyak
Oi dira amets biurtu,
Jela gogorra oi dan bezela
Aize epelakiñ urtu.
¿Zergatik gera gure bizitza
Maitearekin jostatzen,
Eta zergatik jarritzen gera
Gauzik onena jokatzen?
Makurtzen gera asten danian
Indarra zerbait ukatzen,
Ikusirikan nola dijuan
Asnase ona bukatzen.
Gure emengo biziera da
Bestearekiko utsa,
Betikotasun ederrarekin
¿Ote niteke ni kutsa?
Azaltzen zaigu oso illunki
Eriotzaren bizutsa,
Gorputza illik biur dediyen
Lendik zan bezela, autsa.