inprimatu
Alper-andi eta egoarri nagusi-morroyak
Izenburua:
Alper-andi eta egoarri nagusi-morroyak
Sinadura:
Ur-zale batek
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ur-zale batek

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
509-511

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Alper-andi eta egoarri nagusi-morroyak

 

Ur-zale batek

 

 Nagusiak.

 

 Amalau dukat iri

 Bazeuzkat emanik,

 Oyen erdirik ere

 Ez dek egiñ lanik;

 Ayek emana ere

 Damu dit bai nik,

 Zergatik ez dagoan

 Irekin gauz onik.

 

 Morroyak.

 

 Nerekiñ ezpada-re

 Gauz onik izango,

 Morraletik ez dizu

 Zuri iñork jango;

 Soldatak artu gabe

 Ez naitzatzu joango

 Dantza-erazo gabe

 Naikua pandango.

 

 ***

 

 Nagusiak.

 

 Oso maite zaitut nik

 ¡O nere morroya!

 Baña maiteago zuk

 Dezu zure oia;

 Egiñagatikan nik

 Goizero sermoia

 Lanerako zera zu

 Alper zere-koya.

 

 Morroyak.

 

 Zu zera Alper-andi

 Ni naiz Egoarri,

 Askocho nai diogu

 Guk biok elkarri:

 Baña alare gera

 Ibilliko larri,

 Ezpadiogu gogoz

 Ekiten lanari.

 


inprimatu