Konstantzia'ko "Malakane"-ri erantzuna
Untzeta
Joan dan igandez egia esan
guztiz arrituak gera
zorioneko paper santu bat
eldu zan gure artera,
"Malakane" deritzan batek
bertso piņezko sarrera,
"buelta" ederrak izango ditu
ez dator leku txarrera.
Aurreko auteskunde aietan
karlistan ill edo bizi
botuangatik toki askotan
diru mordoa erakutsi
asko biltzea nai zuten baņa
iņola eziņ iritxi
oraiņ asarre da "Malakane",
ta berdiņ "Doņa Kostantzi".
Liberalismua pekatu
esaten zuten lenago
bi gerra gogor or izan ziran
zer nai dezute geiago
oraiņ guziak bat egin dute
ulertzerikan ez dago,
alkartu dira lapak arrokan
diran baņo areago.
Ai, Malakane'k izugarriak
guri erantzun dizkigu
katolikorik zintzonak eurak
dirala azaldutzen digu
zuen jai ortan eleizkizun bat
bakarrik senti ez degu,
gu "masoiak" geranagatik
denak egiten ditugu.
Kolore batez jarriak dira
oraiņ beltza ta txuriya
patrikak ondo izan ezkero
egiņa dago guztiya.
Konpesioa aitatzen dirazu
jaunak, ori ausardiya
aizu besteri pakean utzi
Ąba daukazute premiya!
O, "Malakane" agur biotzez
onde jarrai ezazuten
enbarazurik ez da izango
berrize zuei entzuten
alper alperrik jardutea da
au eta ori esaten
gure Aizarna maitagarriak
ongi daki zer zeraten.