inprimatu
Itzuli dira elaiak
Izenburua:
Itzuli dira elaiak
Sinadura:
Unamuno, Migel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Unamuno, Miguel de

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4
Orrialdea:
104-106

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Itzuli dira elaiak

 

Unamuno, Miguel de

 

 Itzuli dira elaiak

 (berezko gauzak beti itzultzen dira):

 orriak zugatzetara,

 edurrak gallurretara.

 Itzuli dira elaiak;

 ertzia ez dana itzuli egiten da,

 etenbako osteratzea da Izadia

 legeen buru-gaillur.

 

 Itzuli dira elaiak;

 ¿Ikusten zelan guztia itzultzen dan?

 Billutsik eguzkitara sorturiko dana

 agor-eziñeko iturburutik;

 asmoren batena izan ez danaren

 muzkin mengela.

 

 Itzuli dira elaiak,

 ¡Neurri goragarria, etenbake lege bakarra!

 ¡Urtea aapaldi bat da

 betiereko abestiarena!

 Dana itzultzen da, zalantzik ez izan, dana da itzultzen,

 iltzultzen da bizitza,

 itzultzen da eriotza!

 

 ¡Sustraiak lurrean daukan dana

 itzuli egiten da alako batean!

 Itzuli egin dira elaiak

 eta, kolkora, lengo lei berberak itzultzen dira!...

 Orain ulertuko dozu bizitzan

 "beti" orrek esan nai dauzkuna

 Esan nai dau itzultzea, neurria,

 itsasoaren abestia arkaitzetan;

 olatua bada atzeratzen

 etorriko da, ba, etortea danetarikoa da

 

 Izatasuna duan oro itzultzen da,

 eta, bakarrik da galtzen

 gizonen iñakin izuna dana;

 bere amarruak, asmakizunak, legeak...

 Itzuli dira elaiak,

 beraiekaz itzultzen dira... ¡beti!

 euren txilio alaiz aizea astintzen dabe

 eta, eriotza, euren itzuli-mitzuli azkarraz

 arratsberan

 bizia artzen dabela dirudi

 Ez dira atsedentzen, ez gelditzen; neka-eziñak

 euren oiñak ezertarako nai dabez?

 Naikoa dabe curen egoakaz,

 zerutar izakiak.

 

 Azkenaren keraz, ianbozko neurriaz,

 euren egadaren neurtitz biziak euntzen dabez,

 txilioka alaitasuna

 bizirik sentitzeagaitik...

 mende joanetako berberak,

 datorren urtekoak,

 gure arbasoek ikus izandakoak egazean

 euren bekoki ganez

 ta, euren ganetan gure illobak

 ikusiko dabez baita baltzik eta arin.

 

 Itzuli dira elaiak

 iltzen ez diran aideko izakiak

 -ilda nork ikusi izan dauz?-

 Bizitzaren aldarrikariak, maitari zintzoak

 uztaro egun luzearenak

 ¡itzuli dira betikoak!...

 ¡Elai ezilkorrak,

 izate sendozko egadun semeak,

 uztatzearen eta matsbatzearen aldarrikariak,

 mezulari zerutarrak,

 ondo etorriak izan gure zerura,

 zuek... betikuok!

 


inprimatu