Illunabar
Ugarte, M.
Arrats aurrean,
zillar mintzezko laiņo opilduak
sartalderuntz begia.
Gandu megatxak,
illunduaz mendi-egal irregia.
Lur-azala, geldi geldi
jazkera uzten,
berezko musker-pinttarra garbia;
ta ordea jazten,
more-nabar naasiko
erio-erraiņu nagia.
Ta oian sakanak,
mutu oraingoz betidaniko
murmur entzuna.
Illun-zorroak
bere legera damaio
ixiltasuna.
Belarria otsa galduaz,
ez bai otedanezkoaz.
Geienik ere jaso dezake,
errekatxoan noistik noizerako
txaplatekoen oiartzuna.
Eguzki aita-leen,
mende-aro bakoitzen
kidekoa.
Aldian oin-bete,
aldian arrara,
utziaz utziaz
lur-xinta nabarra.
Eta odoltzen
inguru lausoa.
Biaramonean berriro lertzeko
itsas-maindirean
bilduaz dijoa.
Argiaren ondartze zorabioa,
gu izakion betarte neurturako
arrats gordiņaren
erraiņu bera da...
Utsean putzean;
sagu-zaar txaldana aizean;
Baiņan argia, illunak darama.
Ta, sabelkide diren aur muxu-gorri bik,
Jolasak utziaz, Zerupe antzura lau begi zabalik,
arnas-larri bana...
Ta, ixilla urratuko
itz bikutz onekin:
Ene... AMA...!
AMA...! Ao beteko itz;
eta betea ainbat zaar,
bigun bezin ezti gozo
ta gorozik bera bakar.
Begien irripar ori
sarriegi zaitzu negar,
argi-betek diraun arren
zutetzako illunabar.
Aldioro itokiņa,
aldioro kurutzea;
jatorri bide neurtua,
semeok oker artzea.
Anaion begiganduak,
urak odol gorritzea;
burutaldi aldakorrak
illunaren errotzea.
Illundura giliberak
ozkirritzen zaitunean,
izarbelaren kiņua
Zeru-sapai urriņean.
Bular banatan mireska
aur bixkiek magalean...
Miņez gordetzen dakisu,
kezka denak barrenean.
Ene AMA... Ama Euskera...
Eder danendik gaillen zera!
Jatorriz kuutsuge ta aberats,
gurea izateaz bakarrik ere,
arro-arro gera...
Aoa bete-betean, goresten ba'dakigu;
itzen pixua duin astun
kezka zulakorra bagenu,
zorioneko gu
Esan utsagaz eskertzea,
aitatze soilla ez ote gero?
Birikak arindu daikigun beste gabe,
mintzo ote geran ere banago.
Makurkeriz ez ba'bailtza,
nola ez gera bide bateratzen
gerenkisa?
Ta, ez suskirik gabeko
argi-mutil itxuakana kukildu.
Illunpearen lekaro antzura amildu...
Kondairan barna eztigu utzi
gaixokiaren aztarrik,
geienez ere auleriz dago
burua zutitu nairik,
Ta eztaukagu zergatik eman
joskera arrotz baldarrik;
nundik-norako azal txertorik
nai ta ez jarri bearrik.
Maita-miņezko biotz taupadaz,
altxa geneza bakarrik.