inprimatu
Uzturretikan berago nago
Izenburua:
Uzturretikan berago nago
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
161.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Uzturretikan berago nago

 

 

 -1-

 

 Uzturretikan berago nago

 Isaskun bidez erdira,

 aize babeski txoko batean

 goi urdiņari begira.

 Tolosa aldera burua bota,

 eskua, eltxo ta elbira.

 Uxatuarren laņezturikan

 berriro etortzen dira,

 bertso jartzera aixkuretarren

 albora nator mendira.

 

 -2-

 

 Euskalerriko bazter ontatik

 zer dizkiok, bertsolari?

 Bakardadeko oroipenetan

 nik buruauste ugari.

 Urte gogorrak ote datozen

 beldurra datortik neri

 gizon azkarrak illargiratzen

 or dabiltza proalari...

 lurrean berriz-udako kantu

 triste guziak kantari.

 

 -3-

 

 Illargia da lurreko alaba;

 bere gixa ote sortua?

 munduaren bost aldetakoak

 belauniko agurtua.

 Ainbeste milla kilometrora

 dago urrutiratua;

 itai antzera ikusten degu

 erdi eta osatua,

 zu izango zera laister, illargi,

 gizonaren ostatua.

 

 -4-

 

 Zu zera illargi, gabero argi

 onera egin zalea,

 oņezkoaren gidari maite,

 eguskian neskamea.

 Iņoiz ikusten zaitut zaudela

 lotsa-antzean gordea,

 ez naiz arritzen, zein len dabiltza

 zuregantzen jo ta kea,

 obe luteke zu lo utzita

 lurrean egin pakea.

 

 -5-

 

 Lurra or konpon; eztie jalki,

 jun nai baitute orruntza,

 zure ixilpoltsa maxiatuta

 ostera etorri onuntza.

 Zuzmurra dabill zu etzaudela

 uste zuten bezin utsa;

 urrearekin egiņa dala

 diote zure gorontza,

 orrela bada eztezu ona

 izango emengo laguntza.

 

 -6-

 

 Eztira oso makalak izan

 tresna berriaren gatzak,

 iru egunean illargiratu;

 sortu dira pizti latzak.

 Txitoen billa jetxitzen diran

 bezelaxe zapelatzak,

 arkaitz tartean apatx egin du

 zabaldurikan egatsak,

 orra azkenean egi biurtu

 Julio Verne'ren ametsak.

 

 -7-

 

 Lenengo gizon bat igoko da

 ta gero danak sallean,

 zartakorikan eman ezean

 illargiak masallean.

 Asieratik jakintsu oiek

 ango urrean usaian.

 Kolon'ek egin zuen berbera

 Amerikatu zanean,

 gauzik onenak bereganatu

 Erregiņan izenean.

 

 -8-

 

 Goi uts orretan eztago lurrik;

 ezer eztago jateko,

 itxasorik ez, Kolon bezela

 arraia janez juteko.

 Bakarrik daude, tresna bikaņak,

 emen egiņak arako,

 lurrari opor egin diote

 goia obea dalako.

 txarren aziak an ere pujik

 eztu emango onerako.

 

 -9-

 

 Nere denboran ezagutu det

 lurrean naste-borraste,

 Europa'n eztanean Asia'n:

 Aprika'n beste ainbeste.

 Amerika'n da Ozeania'n

 beņere onik eztute;

 "dolartarra" da artzen duena

 naspilla guzitan parte,

 Oraintxen bertan Viet-Nam aldera

 begira jarri zaitezte.

 

 -10-

 

 Denok dakigu ez goazela

 guziok toki batera,

 ezta xamurra alkar artzea;

 iru milla milloi gera.

 Bi ziranean odola ixuri;

 onik kontuak atera,

 beņere ez gera noski bilduko

 Jesukristo'ren legera,

 odolarekin asi bagiņan

 odolakin bukaera.

 

 -11-

 

 Polbora sortu artean emen

 lizar makillak dantzari,

 geri ixkillu ta egazkiņak;

 gaur gizona egalari.

 Beian bizitza txintxilikatu;

 goian diru arrokeri,

 obe genduke guzak bukatu,

 ta utzi Atomikarri,

 orren indarra nolakoa dan

 galde Aita Arrupeiri

 

 -12-

 

 Agur, mendi zar, arrita belaz,

 beste bat arte lizardik,

 osasunaren onerako izan

 neditzan gaurko izardik.

 Agur, illargi talo eder ori;

 neretzat nere ler-aldik,

 ta bat batera datorkidana

 eztizut esan oraindik,

 aurrera ere argi egiteko

 eskatzen dizut emendik.

 


inprimatu