Pelota joko maite maitea
Txara txikia
I
Pelota joko maite maitea
ainbesteren jostaillua,
zutaz itzegin nai nuke eta,
badet naiko istillua.
Juzkatzen zaitut bi eratako
arma edo iskillua.
Nola nai ere etzaitut jotzen
birtutean ispillua.
II
Baserri baten jaio nintzan da,
zenbaitek ainbat aukera
ez izanarren, gure pausoak
beti ziran frontoiera.
Txikitandikan sentitu nuen
zureganako jokera.
Zu zeralako medio milla
espartin autsiak gera.
III
Kaxkarra nintzan gorputzez eta,
artu nuan milla neke.
Makiña batek eman zizkidan
amaika kontseju merke.
Pelota ainbat maitatzen nuan!
geiegi esango nuke.
Etxean ere palizak sarri
laguntza on baten truke.
IV
Ala etzegon jarraitutzerik,
beti beldurrez etxera.
Ni ez bai nintzan iñoiz eror'zen
gurasoen ametsera.
Eskolarako bidean ordez
beti nere jolasera.
Ea zuzentzen nintzan bialdu
ninduten Comillas-era.
V
«Txara Txikiak» bere burua
ikusten du konbentuan.
Berealaxe moldatu nintzan,
eta nengon kontentu an.
Ango bizitza metodikuak
mutildu egin ninduan.
Orra pelotak gizatasunaz
zer ikusi zelan duan?
VI
Lenen partidu profesionala
Eibarren zan nere ustez.
Amets aundi bat egi biurtu
akatsez edo birtutez.
Etorkizuna menderatu nai,
ta jabetu buruaustez.
Ez naiz alperrik ibili izan
frontoietan ogei urtez.
VII
Ogei urtean pelota joka
igaro gazte denbora.
Oraindik ere ainbat alditar
etorritzen da gogora.
Figura danak izan nituen
aurkara eta albora.
Pelotariok bean gelditu,
enpresarioak gora.
VIII
Betiko ez da pelotaria,
alako batez akabo.
Geroztik onuntz pasa iza det
bizitzan amaika trago.
Ez seguru bat, laguntzik gabe,
ortatik ezer ez dago.
Ara pelota, pelotaria
ez al da zure esklabo?
IX
Orra pelota, ematen dut
larros eder baten antza
Eta nigandik ezin aldendu
sentitzen dedan zalantza.
Azpikeritan dabillenan
negozio esperantza.
Pelotariak saritzat, irriz,
larrosa orren arantza.
X
Berrogeitaka urtekin utzi
zindutan nik azkenian.
Ofiziorik gabe bizi
berri bat asi lanean,
Gure kontura malatxo bat,
or, aberastasunean
Injustizia pranko dago
pelotaren izenean.