inprimatu
Hi tirokaria
Izenburua:
Hi tirokaria
Sinadura:
Trounday, Piarre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Trounday, Piarre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1869.zk.
Orrialdea:
5

Hi tirokaria

 

Trounday, Piarre

 

 1

 

 Aurpezia gogor ta izerdia nasai

 Hire behako mintsu ximixtatsuaz zai

 Leiala izan nahiz seme eta anai

 Hil dauzkuten anaiez duk mendekatu nai

 Bihotzeko herran haiz itsutua orai

 Herran egiten dena hon ote da ekai?

 Ekar ahal banezauk zerbait argi arrai

 Mendekiorentzat ez, Euskararentzat bai

 Goragotik airatzen behar duk izan gai.

 

 2

 

 Badakiak dukala Herria maitatzen

 Bainan hau ainitz zauriz ari duk estaltzen

 Bihotz abertzaletan herra bada sartzen

 Beha zer desmasiak direna azaltzen!

 Kolpe hileraileak direnean hartzen

 Batzu ala bertzenak izatu ditezen

 Herra eta pozoina digutek hedatzen

 Euskarari berari kaltea ekartzen

 Euskal Ama maitea haundizki kolpatzen

 

 3

 

 Sanoki haizelakotz Euskaran hazia

 Ez dioiat gaixtoa hitaz iritzia

 Hola diat ulertzen hire desgrazia:

 Herriari eman haiz izaite guzia

 Ta hor hintzan ohartu hau hiltzat utzia

 Hor izan huen mina ezin iretsia

 Harmekin nahi hion salbatu bizia

 Hiaur jarriz bitima, oinaze ontzia

 Baten ihiztari ta seien ihizia

 

 4

 

 Ote da irizpide huntaz bertze deusik

 Bertze mintzoen heina hartu eta atxik

 Bortiz keri gabeko guduz ez eskasik

 Nork liro gutan sinets auzo ta arrotzik

 Kulturan ez badugu biziaren hatsik

 Euskal kultur lanetan badutenak funtsik

 Ehun euskaldunetan ez dituk lau baizik

 Euskal erro sanoak hoietan dagotzik

 Bertzez eta neuretzat ahalge nauk kasik!

 

 5

 

 Beha gorputz ahulen arimen ikara

 Etor hakit ba haurra, etor ba hunara

 Botatuz harma hori debruetan hara

 Etor hakigu haurra, taster ahal bada

 Bake eremutako lantegi hotara

 Nehork, nihoiz ez dirok kultur lana bara

 Beti lantuz, apainduz, edertuz Euskara

 Hedatuko diaguk bazter orotara

 Gero gehiago ta denboren puntara


inprimatu