inprimatu
Hiru izarren argia
Izenburua:
Hiru izarren argia
Sinadura:
Trounday, Piarre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Trounday, Piarre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1877.zk.
Orrialdea:
5

Hiru izarren argia

 

Trounday, Piarre

 

 Maite diren izaite batzu goretsi nahi direlarik, bainan kausi ez

 daizkenean izaite hoieri doazkioten aski gorako hitzak, edo ez

 jakinean nola egin hobeki, zer da egiteko? Ahal denai! Ene

 kasua da! Bainan eginbide.

 

 - Lehenik: duela zonbait egun jakina nuen, aspaldi huntan

 ezagutzen dutan Joseph Camino jaun apezak hogoi ta hamabost

 urte apezgo betetzen zituela eta ez nitzaio egon ahal izan hau

 eskainigabe. (Lehenhunenaireaedo doiñua: (Ttiki ttikitatik aitak et'amak).

 

 1

 

 Badu hogoita hamabortz urte, zutaz berea eginez

 Jainkoak apeztasunerako bete zintuen dohainez

 Lan eder hortan haundi zabiltza itxaropena erainez

 Mundu trixte hau eskasian da zu bezalako artzainez.

 

 - Bigarrenik jakin dutana zonbait egun barne, maite nuen

 izaitea, bat balinbazen! Oseba Julien, ixtripuz kolpean hil dena.

 (Hunen doiñua: «Egun bakea zutaz», Xalbadorrena).

 

 2

 

 Biziko galdeari hiltzea erantzun

 Otto, ustegabean, huna nun jin zautzun

 Hoinbertze zinuena bizi alaitasun

 Ikus ote dirozu zonbat bagitutzun

 Zuretzat daukagunak betikotz maitasun.

 

 - Hirugarrena: ustegabe sarraskian gaudelarik, bihotza oraino

 negarrez, huna berna Euskal-Herritik irratiek hedatzen dutena

 Maite Barnetche, euskaldun izaite argi bat mundutik joan zela.

 Zein pizu den bizi hau zonbait aldiz. (Doiñua: bera).

 

 3

 

 Kendu dio argia, ezarri ixila

 Euskaldun izar baten Jesus jin da bila

 Jo zak itxaropena, euskaldun ezkila

 Gore galde hunekin elkartu hadila

 Maiteren antzekoez sort dadin bi mila


inprimatu