inprimatu
Habil ortzaizera
Izenburua:
Habil ortzaizera
Sinadura:
Trounday, Piarre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Trounday, Piarre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1711.zk.
Orrialdea:
5

Habil ortzaizera

 

Trounday, Piarre

 

 1

 

 Habil, habil semea, habil Ortzaizera

 Mikael ttipiari bide ikastera

 Behar diok ikasi

 Egun batez aitatxi

 Han sortua zela

 Sor lekuaz orhoituz pena baduela.

 

 2

 

 Ene seme maitea, errak hireari

 Besarka egin dezan ene ait-ameri

 Haurren, haurren haurrena

 Maitasun biziena

 Dezatela sendi

 Heien odola gutan kantuz baita ari.

 

 3

 

 Mikael ttipiari, semea, erakuts

 Amodio hartzea euskal bizi lekuz

 Itsas-mendi zelaiak

 Etxe xuri garbiak

 Ta xoriak kantuz

 Toki ederragorik ez dirola ikus.

 

 4

 

 Ene seme maitea, Ortzaizera habil

 Otoi kasu emanez bide hortan ibil

 Nik zaituztet urrundu

 Hartzen that ba kondu

 Hortaz nagok umil

 Bainan bihotz,guziaz han gaituk ba hurbil.


inprimatu