inprimatu
Goraintzi
Izenburua:
Goraintzi
Sinadura:
Trounday, Piarre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Trounday, Piarre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2014.zk.
Orrialdea:
6

Goraintzi

 

Trounday, Piarre

 

 1

 

 Frantxua eri zirela

 baitugu aditu

 

 Egia erran ez naiz

 batere harritu

 Zure gorputz azkarrak

 urteak baititu

 Eta nehoiz ez dena

 lanetik gelditu

 Erran nahi gaitu

 Artak behar ditu

 Ongixko segitu

 Ta beti orhoitu

 Higatuegia behar

 nolazpait berritu

 

 2

 

 Erran nahi nezauzu

 nola neure gisan

 Zu en ikusteaz

 penatua nizan

 Ainitz zira bertzentzat

 lanean arizan

 

 Utzi orai bertzeak

 hor zure zerbitzan

 Bere medikuntzan

 Jakintsunak dezan

 Ikus zer den kesan

 Minak kendu ditzan

 Berriz lehengo Frantxua,

 ezarri zaitzan.


inprimatu