inprimatu
Euskal gau ikasketak Bordelen
Izenburua:
Euskal gau ikasketak Bordelen
Sinadura:
Trounday, Piarre
Urkizaren iruzkina:
B
Egilea(k):
Trounday, Piarre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2078.zk.
Orrialdea:
4

Euskal gau ikasketak Bordelen

 

Trounday, Piarre

 

 1

 

 Beti nekea baitzen euskaldun bizia

 Lehen ainitzek bazter zaukaten utzia

 Halere beren haurrer hau erakatsia

 Beti bazaukatela argman hazia

 Nortasun xahar baten jite berezia.

 

 2

 

 Zaletasun hau bizi egon gizaldetan

 Hain xuxen euskal ume frantsestuen baitan

 Astelehen, ortzegun astean bietan

 Zintzoki ari dira euskal ikasketan

 Bordelen xutik dagon euskal etxe huntan.

 

 3

 

 Gauazko ikasketak Bordelen egiten

 Euskal umeen ume hok ikasterat jiten

 Izaitezko jaidurak zaizkiote pizten

 Nahi dute geroan gai on izan diten

 Gogoan dutenaren euskaraz erraiten.

 

 4

 

 Oi! Zu ama Euskara, oroz xaharrena

 Beha nola munduan argitan zaudena

 Zure haurren zu ganat berriz itzulpena

 Bordelekoen eta bertze ainitzena

 Maite zaituztenentzat zer itxaropena!


inprimatu