inprimatu
Canada eskualdetan diren eskualdunen bizia
Izenburua:
Canada eskualdetan diren eskualdunen bizia
Sinadura:
Trounday, Piarre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Trounday, Piarre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
191.zk.
Orrialdea:
4

Canada eskualdetan diren eskualdunen bizia

 

Trounday, Pierre

 

 1

 

 Chorignoari jin zaionean, airez juaiteka ahala,

 Ait'amak utziz ber ohantzean, ikhusten duzu dohala,

 Utzirik daukat gisa berean, hegaztin horrek bezela

 Eskual herriko choko maitia, Oi! Frantziaren hegala!

 

 2

 

 Ene ideiak ditut komplitu Canada-korat jitean,

 Errechtasun'to plozer osoa, hemen zelako ustean,

 Pidaļ-airosa egin ondoan aireko chori batean,

 Orai hemen naiz zazpi-islako oihan handien artean.

 

 3

 

 Gure lanari girenian lothu, toki hautarat jin-eta

 Kambio behart izan ditugu hazkurria beztimenta,

 Oraino ezin ahantziz nago, egun oroz pentsaketa

 Eskualdun gisa maite ditudan chahakua ta poneta.

 

 4

 

 Nola-re diren errechtasunak, beharra baita halako,

 Plazerra eta ongi izana, oi sasoinari dohako,

 Zortzi hilabethez negua dago, bertze lan dira udako

 Eskual-choririk ohantz-itera ez da bain segur hunako.

 

 5

 

 Ez naiz bakharra ni eskualduna, hemengo bizi moduan

 Gibelerat so egin dutano hunat ethorri onduan

 Oihan barnean lanari eman, hau ezarririk buruan

 Pena gabeko plazerrik nehoiz ez daitekela munduan

 

 6

 

 Kontsideratu behar dena da ongi lanean artzia

 Toki hou etan gisa hartarat heldu da idabazia

 Asasun ona beharrena da, Jainko jaunaren grazia.

 Nehoiz ez dugu dolu izanen hemen pairtu bizia.

 

 7

 

 Ene etchola ttipian nintzan, kantu hauien moldatzean

 Neure Eskualdun laqun on batzu banituen sahetsean

 Eskual-herria aithortzen dugu, goraintzi hau igortzean

 Nihun ez dela hobeagorik nola zure ohantzean.

 


inprimatu