inprimatu
Ameriketan diren eskualdunek Canada eskualdetik
Izenburua:
Ameriketan diren eskualdunek Canada eskualdetik
Sinadura:
Trounday, Piarre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Trounday, Piarre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
193.zk.
Orrialdea:
6

Ameriketan diren eskualdunek Canada eskualdetik

 

Trounday, Piarre

 

 1

 

 Choirinoari jin zaionean airez joaiteko ahala.

 Ait'amak utziz ber' ohantzean, ikusten duzu dohala.

 Utzirik daukat gisa berean, hegaztin horrek bazela.

 Eskual-Herriko choko maitia, oi! Frantziaren hegala!

 

 2

 

 Ene ideiak ditut komplitu Canada-korat jitean

 Errechtasun-ta plazer osoa hemen zelako ustean

 Pidai-airosa egin ondoan aireko chori batean

 Orai hemen naiz zazpi islako oihan handien artean.

 

 3

 

 Gure lanari girenion lothu, toki hautarat jin eta

 Kambio behar izan ditugu, hazkurria beztimenta,

 Oraino ezin ahantziz nago, egun oroz pentsaketa,

 Eskualdun gisa maite ditudan chahakoa eta poneta.

 

 4

 

 Nola-re diren errechtasunak, beharra baita halako

 Plazerra eta ongi izana, oi! sasoinari dohako

 Zortzi hilabethez negua dago, bertze lau dira udako

 Eskual-choririk ohantzitera ez da hain segur hunaka.

 

 5

 

 Ez naiz bakarra, ni eskualduna hemengo bizi moduan

 Gibelerat so egin dutana, hunat ethorri ondoan,

 Oihan barnean lanari lothu, hau ezarririk buruan,

 Pena gabeko plazerrik nehoiz ez daitekela munduan.

 

 6

 

 Kontsideratu behar dena da, ongi lanean, artzia.

 Toki hauetan gisa hartarat heldu da idabazia

 Ososun ona beharrena da, Jainko jaunaren grazia,

 Nehoiz ez dugu dolu izanen hemen pairatu bizia.

 

 7

 

 Ene etchola ttipian nintzan, kantu hauien moldatzean;

 Neure eskualdun lagun on batzu, banituen sahetsean,

 Eskual-Herria, aithortzen dugu, goraintzi hau igortzean

 Nihun ez dela hobeagorik nola, zure ohantzean!

 


inprimatu