inprimatu
Aur bati on-esanak
Izenburua:
Aur bati on-esanak
Sinadura:
Torres Muņoz de Luna, R.
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: M.A. de A.)
Egilea(k):
M.A. de A.
Torres Muņoz de Luna, R

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1880
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
Orrialdea:
223

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aur bati on-esanak

 

Torres Muņoz de Luna, R.

 

 Errezoaren usaya

 da guziz gozoa,

 anima du betetzen

 ta gorputz osoa.,

 

 Egizu, alabachoa,

 egizu errezoa,

 menetan poztuteko

 anima gasoa.

 

 Soseguz bizi dira

 konzienzi onekoak

 ta chit zori onean

 biotz garbikoak.

 

 Izan zaitez alaba,

 garbi ta kastoa

 azuzena lorea

 dan bezelakoa.

 

 Ain da gauza minbera

 berez birtutea,

 asnase utsak du jartzen

 kiratsez betea;

 

 Jaungoikoak zaituen

 ezkero berea,

 gorde zaitzala garbi,

 alaba maitea.

 


inprimatu