inprimatu
Yolanda
Izenburua:
Yolanda
Sinadura:
Thalamas Labandibar, Juan (Pagogaņa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Thalamas Labandibar, Juan

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
829.zk.
Orrialdea:
[106]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Yolanda

 

Pagogaņa

 

 Bidasozale agurgarria izan

 zan Aita Lhandes'en

 oroitzez.

 

 Irun'go ola-gizonen jauregi zaarra!

 Gaurko nekazarien tellatu-azpian,

 beste gizaldi ainitz irauteko aņa,

 zure ormak oraindik daude agerian.

 

 Aldamenean, ola urratuta dago,

 ur-geldian loturik, atsarri eziņik;

 illunpetan jarririk, gaxo bat bezala,

 amets txarrak dabilzki, loyuz beltzaturik.

 

 Uda-atsalde eder batez zugana joan nintzan,

 Yolanda'ren otoitza buruan nuela.

 Kezka nuen gogoan basora eldu-ta,

 artegaz beterikan adimen osoa.

 

 Zugaitz baten ondoan Maitagarria zan;

 abestutzen ari za iņoiz geldi gabe,

 bere kilu gerrian iruten lan ta lan,

 urbil oņetan beti erne erensuge.

 

 Ongi aditu nuen bere lelo miņak;

 geroztikan buruan dauzkat tinkatuak.

 Makalak izan arren nere mintzotxoak,

 ara emen zer ziran bere abestiak:

 

 Maiz gugana eldu zan Holandar untzi bat,

 bere nagusi gotor ohoin antzekoa:

 ille gorria zeukan, begiak maltzurrak,

 bere itxura dana iguin batekoa.

 

 Nere aitatxorekin maiz zegon tratuan,

 burdiņa erosteko beti prest dirua;

 arrunt bere aurrean ikaratzen nintzan,

 bai-ta bere gizonen ixilko mintzoaz.

 

 Egun batez, nituala emezortzi urte,

 bortxaz ebasi eta urrundu ninduten.

 Itxasoan nintzala, buru-sentsu gabe

 urara jauzi nintzan, gaizki egin arren.

 

 Itxas-lamin eder bat, arrai ta anderea,

 bereala eldu zait itxaso gaņean.

 Gero, sumatu gabe-gauz miragarria!-

 biok azaldu giņan urarte batean.

 

 Aldi luze igaro nuen leku ortan,

 beti miņa barnean etxeratu naian.

 Egun batez Lamiņak arrunt asarrean:

 zoazi neregandikan; utik emendikan!

 

 Erensuge aundi bat laister etorri zan,

 atzaparran artu ta joan giņan egalez.

 Urdanibi'ko lurra azaldu zanean,

 gurasoen etxera jeitxi giņan batez.

 

 Oso barreiaturik zeuden alderdiak,

 arri-pilla egiņak olako paretak;

 iņor etxe barnean agurtzeko diņa,

 atare ta leioak xetu, apurtuak.

 

 Dana malkoz beterik ama nuen gogoan:

 ama , ama maitea, ni zure umia,

 ni naiz zure Yolanda, nun zaude, bai, esan,

 biotz-barne guzia daukat zauritua.

 

 Bakardean, oņazez, joan nintzan basora;

 gizaldietan nago negar, oiu ta lan,

 Urdanibi'ko aurra-oi ze zoritxarra!-

 Maitagarri biurtuz ezin zerura joan.

 

 Nere abots samurra bereganatu-ta,

 otoitza egin nuen Jaunak entzun zezan:

 bertan uxo ixuri bat, basotik irtan-ta,

 aurki zabaldu zituan egalak aizean.

 


inprimatu