inprimatu
Uxoak
Izenburua:
Uxoak
Sinadura:
Thalamas Labandibar, Juan (Pagogaña)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Thalamas Labandibar, Juan

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
691.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Uxoak

 

Pagogaña

 

 Egin bearrian urte-aldaketa,

 Prantzia'ko landa luze igaro.ta,

 eldu dira uxo-talle ugariak,

 bakoitzetan uxo-zarrak gidariak.

 

 Goiko aize miñak-aldegin naiean,

 mendi-ate baten lepo zabalean,

 xuxen sartu dira azkarki egalez,

 errekan urrusta dagolarik oles.

 

 Bera-aldeko ura bai garbi, gardena!

 Ondikotz, gizonen asma iguina.

 Bertan gorde daude. Multzurkeri ernea

 izan bai-ta beti iiztarien txedea.

 

 Ongi edaturik daude or sariak,

 beti prestaturik artzeko uxoak,

 aurki gure egazti txankor ta samurrak

 tanpez lasoetan eroriko dira.

 

 Batzuek zintzilikan, besteak naspillan,

 zarata ederra dute sari pean,

 nora ez jakin, oro urdurikan

 pioka saminki leku galgarrian.

 

 Ez da talde oro erori sarian:

 uxo gaixo batzuek doi-doi azke dira;

 etsiturik doaz mendi-egiarantz

 oarturik gabe alderdiai; nor dan.

 

 Beren txabolatik era, bat batean

 asi dira danka iiztari guziak.

 Zoritxarrekoak! lurraren gañean

 egalak ausirik daude txoriñoak.

 

 Egazti eder bat etzanta ikaraz

 egon da geldirik kolpaturik gabe.

 Gero ixilikan, illunabarrian,

 azkar kokatu da zugaitza batean.

 

 Biaramunian ost-garbian joan zan

 itxaso zabala ikusteko nun dan.

 Gero, xuxen-xuxen mendiak utsi ta

 jailki tximista lez Donosti aldera.

 

 Ortxe arritu zan laister ikustean

 zenbat uxo zeuden jendeen artean.

 Nun-nai biotz ona Alderdi ederran.

 Ortxe azkenian egoitza artu zuan.

 

 Gerortik or dago eganez jan-ta jan

 ume ta aguriak dakarzten aleak.

 Gabaz pausatzeko Bretxan dago lotan

 erri uxoekin laztanki batuta.

 


inprimatu