inprimatu
Uda
Izenburua:
Uda
Sinadura:
Thalamas Labandibar, Juan (Pagogaņa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Thalamas Labandibar, Juan

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
722.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Uda

 

Pagogaņa

 

 Itxaso zear Iparra buruz

 zijoazen txori bipillak,

 igaro dira bide onetan

 ikusi gabe sariak.

 

 Lertxunak ere etorri dira

 eleiz-dorreko kabira;

 bertan umiak egin ondoren,

 joan dira ego-aldera.

 

 Gure artean karnaba pollit

 bai ta enara ņapurrak

 gelditu dira pozez beterik

 egin ezkero kabiak.

 

 Jana ugari daukate orain,

 zernai alea zelayan,

 gari ondarrak ta garagarra,

 sarri sagarrak zugaitzan.

 

 Udaran gaude lilluraturtk,

 egun urdiņa zeruan;

 nola txoriek txiuka goian,

 alaxe aurrak lurrean.

 

 Aize ariņa menditik dator,

 bai ezti-zoragarria!

 Ondartzaren gain, itxas-basterran

 jolasten jende joria.

 

 Eguzki ona, zu zera jauna

 zeruan eta lurrean!

 Jaungoikoaren, begi laztana

 lagun gaitzazu bidean.

 


inprimatu