inprimatu
Oyanaren negar-otsa
Izenburua:
Oyanaren negar-otsa
Sinadura:
Thalamas Labandibar, Juan (Pagogaņa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Thalamas Labandibar, Juan

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
650.zk.
Orrialdea:
[6]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Oyanaren negar-otsa

 

Pagogaņa

 

 Bidasoa'ko olerkari bikaiņa Basurko laztana zanari. Oroitzez.

 

 Leen ain apaiņ eta eder

 Neuzkan lili ta ostoak,

 Negu gorrak biur ditu

 Oro gorri-odolduak.

 

 Nere malkoak banaka

 Dijoaz emeki lurrara.

 Etzaiak jo ta mindu nau

 Zaņaraņo ozkatu-ta.

 

 Goiko eguzki laztana,

 Zergatik urrundu zera?

 Zu gabe txit galdua naiz

 ahuer, ergel ta makala.

 

 Nun dira nere liliak?

 Nun, nere txori alaiak?

 Nun, neregan poztutzen zan

 Basurko bertsolaria?

 

 Aize zorrotz sorgintsua,

 Euri, trumoi ta tximistak.

 Kaskabarra, gau itxuak:

 Ara oraingo lagunak,

 Lagun madarikatuak.

 


inprimatu