inprimatu
Negua
Izenburua:
Negua
Sinadura:
Thalamas Labandibar, Juan (Pagogaņa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Thalamas Labandibar, Juan

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
757.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Negua

 

Pagogaņa

 

 Uzta ugaritsu

 eskeņi ondoren,

 udan lantsu lurra

 orain nagi dager.

 Landa ta baratzak

 apaindurik gabe,

 illen bekokiaz,

 bizitza igesi,

 ormaturik daude.

 

 Tontorreak txuri

 goi aldian daude.

 Elurra maldetan

 ari da zabaltzen.

 Artzaiak etxerantz

 doaz era batez

 ardiak bildurik;

 laister Beterrira

 belardien bearrez.

 

 Aize zorrotz gaizto

 basoan ba-dabil,

 zugaitz sendo oro

 al duan gorki jotzen.

 Sakabanatuta,

 nunnai oyan eder,

 osto, adar, enbor

 txit barreiaturik,

 lur gaņean dager.

 

 Odei beltzak goian

 ari dira batzen:

 beti ugari doaz

 illun egin arte.

 Ekaitza orduan

 eldu da orruka,

 tximisten indarraz

 Lurbira guzia

 nunnai azkar joka.

 

 Beleok geldige

 euri-jasa tarte

 biraka ari dira

 trumoi lertu arte.

 Ill erri ondora

 orduan banaka

 lur-pean daukaten

 beren aterbea,

 ba doaz marrazka.

 

 Danok itxietan

 asperturik daude,

 beti su ondoan

 geldi egon bearrez.

 Noiz berriz landara?

 dio nekazariak.

 Noiz berriz mendira?

 goiak amesturik

 asmatzen artzaiak.

 

 Aro guzietan

 gizon doatsuak

 barnez bero daude.

 Gure adimena

 yainkotiarra ba da

 bear dan bidean

 zuzenki bagoaz,

 iņoiz egun beltzik

 Lurraren gaņean.

 


inprimatu