Izokitariak
Pagogaņa
Margul zegon atsaldia
Bidasoa'ren ertzean.
Apatz zabil uraldia
Lohizune beltzen artean.
Dana goibel, bitxi, itxa
Txirimiriaren pean.
Ez zan iņun zohardirik
Mendi galluren gaņean.
Agitz maratz izan arren
Gure arrantzaleak,
Urdiri beltza ezin ken:
Biotzean nai-ta-naiez
Erason txar jaso bear.
Jolas ta txantxetan, noski.
Zangar batek lagunei:
"Bear bada izango da
Zerbait ikusgarri sarri".
Saria zabal zabalik
Zijoan bearreko eran,
Pello, Miguel ta Bishente
Gidariak txalupetan
Gero, Pausu bazterrian,
Asi ziran oro gorki
Beren nekezko larrean.
Irundar batzuek or ziran,
Begi luze, mintzul, erne,
Zerbait agertzen ote zan.
Polliki saria biltzen
Ari ziran lau gizonak,
Bortxari esku gogorra,
Arruntz zalantzan gogoa.
Olako batian Pello'k
Arraia or ikusi-ta:
"Ba dugu gaur ezokia
Sarian tinki lotuta".
Gero ta emekiago
Ari ziran sari-mutur
Luzea lurrean biltzen.
Azkeneko kolpe ziur
Miragarria zeukaten:
Sei izoki asi ziran
Ibai ondoan jauzitzen
Laister, gaxoak, il ziran
Eta etzanik lerroka
Ur-bian mugige zeuden
Orduan bai eguskiak
Laņoen tarte keņuka
Azaldu zuan begia
Zikor, itxa, indargea.
Bishente'k goruntz begira,
Bere besoak zabalik:
"Eskerrak mil, amandria,
Esker on Lurra aldetik.
Bai eskerrak ere andre
Nerea Marinashi'ri:
Etxetik ateratzian
Zorionean esan dit,
Gaurko bederen, Bishente,
Bost, sei, zazpi edo zortzi".
Gero, Munbarrian,
Sagardotegi batian
Ari ziran lau gizonak,
Izoki naigarri ordez,
Sardin zarrak pozik jaten.
Alajaina! sasoi onez...
|