inprimatu
Euzki-aroa
Izenburua:
Euzki-aroa
Sinadura:
Thalamas Labandibar, Juan (Pagogaña)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Thalamas Labandibar, Juan

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
668.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euzki-aroa

 

Pagogaña

 

 Euzki-aro berezia,

 lurra berritze-aroa!

 Egun itxak aldendu-ta

 indar berria eldu da.

 

 Eguzkiak, indartxuki,

 lenaxago goizaldian

 Itzaltzen ditu Izarrak.

 Ala-ere Izartxo bat

 gelditzen da, nagitxoki,

 illargiaren ondoan.

 

 Azkenian izartxo ori

 ondoratzen da zeruan.

 Bai-ta ere illargia

 bere burua, ez naian,

 goi-argiko itxasoan

 sartzera doa emeki.

 

 Txoriak deika basoan

 batzuek besteen billaka.

 Mokoz uxoak musuka

 geldi gabe jostaketan.

 Arro-arroxko antzara

 erreka ertzean jauntxoa.

 

 Baso, oyan, sasi oro

 estali dira ostoaz.

 Zugaitzak lore txuriaz

 jori daude apainduak.

 Laister igali onduaz

 bete beterik abarrak.

 

 Gizasemeen artean

 urduri dabil biotza.

 Txoriñoak bezin alai

 lore-bidetan ba'doaz;

 ortxe bai ta zoriona

 goi-aldetik datorrena.

 

 Euzki aro berezia,

 lurra berritze aroa!

 Odei beltzak suntzitu-ta

 urrezko argia eldu da.

 


inprimatu