Biriatu
Pagogaña
Erri kutun txikia,
lorez apaindua,
mendi-kabi batian
zaude kokatua;
etxe txuri gorriak
daude inguruan
zarrak edo berriak,
bizkorki txutikan.
Aintza dezaten oro
Jaunaren izena,
jendetza bildu nairik:
entzuteko meza,
din dan jotzen alaiki
daudela eskillak,
tontorrean opainki
dager zure eleiza.
Eleiz ondoan daude
erriko obiak
beterikan gurutzez
lurran finkatuak;
lore berezi sortez
dira margotuak
nekoste zabal pean,
kendurik sasiak.
Egunez alaitzeko
erritarren lanak,
txoriñoak goizero
ari dira kantan
txiro liro gozoez
zugaitz adarretan,
itzaia dijoalarik
idien aurrean.
Pillota-plazan garbi,
lau jokalariak
ari dira bizkorki
nork irabazian;
jokoa bukatzean
garaillen oiuak
erantzunak dauzkate
erriko basoan.
Gabaz, mendi kabian,
lotan da errixka;
illargi laurdenari
txakurra zaunkaka;
eleiz dorrean untza,
geldige uluka;
ill errian txinpartak
alkarri keñuka.
Bidasoa'ren ura.
betiko leloa
Biriatu'rentzako,
dauka eratua;
gabaz eta egunez
ari da kantari,
iñoiz aspertu gabe,
erri maitiari.
|