Aurra baratzean
Pagogaņa
Nere illobatxoari,
baita bere ama
Maria Juncal'eri.
Apaiņak dira liliak
euzki-baratzean.
Zurrumbilka erletxoak
goi-akelarrean.
Txori ta aurtxoak oiuka,
beti jostaketan.
Oro kurri or-emenka,
olatak lez uran.
Ortxe dago gure aurra,
aurra txit kutuna,
lilluratzen bere ama,
dana zoriona.
Goiko aingeru maitia,
zein ederra zera!
Zuregan gogo argia,
zerutiar antzera.
Lili-meta inguruan
aldare dirudi.
Ama ta aurra bat-batian.
ze gauz agurgarri!
Apaiņak dira liliak
euzki-baratzean,
usaiņ gozoez beteak
aurraren ondoan.
|