inprimatu
Aitzgorri'ri
Izenburua:
Aitzgorri'ri
Sinadura:
Thalamas Labandibar, Juan (Pagogaņa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Thalamas Labandibar, Juan

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
742.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aitzgorri'ri

 

Pagogaņa

 

 Artzaiak zure albora

 udaran doaz alaiki,

 Urbia'ko zelayetan

 banatzen dira laztanki.

 

 Eunka menditarrak ere,

 irrintzika ta kantari,

 gallurrera eldu arte

 pozik dijoaz bortizki.

 

 Gero, illunabarrian,

 danok, ttunttuna jotzian,

 oinka, aupa ta txaloka

 ari dira fandangoan.

 

 Mendi biziki maitia,

 zenbat aldiz urbildikan

 euki zaitut begietan,

 bai ta gero ametsetan!

 

 Sorretan nago zurekin:

 barneko pizkortasuna

 eldu zait gaur zuregandik.

 Zuregan daukat zoruna.

 

 Orain, Bidaso-aldetik

 eutsi nere esker osoa.

 Euskal-menditar zintzoa,

 aupa Aitzgorri biotzekoa!

 


inprimatu