inprimatu
Ezin hilez hiltzen
Izenburua:
Ezin hilez hiltzen
Sinadura:
Teresa de Jesús, Santa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Teresa Jesusena, Santa

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
87-89

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ezin hilez hiltzen

 

Teresa de Jesus

 

 Jinkuak hazten nai, harez niz bizitzen;

 Badü harek zelian bizitze ederra,

 Zuiñ beitüt galtatzen ardüra,

 Ezin akabatzez dolorez niz hiltzen.

 

 1)

 

 Jinkua osoki juntatzen dela niri

 Seinditzen dit nitan haren huntarzüna

 Libre niz era ez hura,

 Bere borontatez ene da zerbutxari.

 Jinkua kaptibo! Nur ezta izitzen?

 Hori da hori miragarri!

 Ezin akagatzez dolorez niz hiltzen.

 

 2)

 

 Beldür niz orano heben nizatekian,

 Ala beita lüze ene egoitza!

 Gaiza da debeiagarria!

 Ene arima da heben presontegian,

 Hiltze balius bat dit egürükiten,

 Eta egürükite hortan

 Ezin akabatzez dolorez niz hiltzen.

 

 3)

 

 Eztüt bizitzia gozatzen plazereki.

 Zü gabe, Jinkua, ezta bizitzerik,

 Ez deus ere baliusik.

 Jesus, Jaun eztia, maite zütüt bortizki;

 Bena nüzü hanitz heben debeiatzen

 Era bizitzen doloruski;

 Ezin akabatzez dolorez niz hiltzen.

 

 4)

 

 Ene esperantza ezarri dit hiltzian;

 Hark behar nai egin sekülakotz irus,

 Eta bergisan glorius.

 Beraz, heriua, zoiñ behait aspaldian

 Mündü triste huntan nigarrez galtatzen,

 Ah! honki nezak korpitzian,

 Ezin akabatzez dolorea niz hiltzen.

 

 5)

 

 Zekürü huntako amurio erhua!

 Beste amurio korajez, sinhestez

 Bethe den barek, plazerez

 Dereit edukiten sesiturik gogua,

 Eta seriuski nahi eraziten

 Behar nükian heriua.

 Ezin akabatzez dolorez niz hiltzen.

 

 6)

 

 Paradüsian da bizitze baliusa,

 Iseia gaiten haren ukhaitera;

 Heben bizia hiltze da.

 Beraz, othoi, ene azken oren irusa,

 Lehia adi, ezi hanitz nük langitzen,

 Noiz düket paku gloriusa?

 Ezin akabatzez dolorez niz hiltzen.

 

 7)

 

 Bizitze presenta hanitz pherexatia,

 Bizi bada nitan Jinkua, ni hartan,

 Hire kitatziaz bertan

 Aise baizi enük; ene hiltze maitia,

 Noiz naizü zelian glorius eginen?

 Ez diferi ene gloria;

 Ezin akabatzez dolorez niz hiltzen.

 

 8)

 

 Zeren beiniz, Jauna; hain hürrün zureganik,

 Dolore handitan nago hasperenez.

 Mündüko plazer falsiez

 Eztüt nahi egin behin ere kontürik;

 Ene bekatiak zeitzat emendatzen;

 Hartakotz nago lotsaturik,

 Ezin akabatzez dolorez niz hiltzen.

 

 9)

 

 Arraiñak huretik jalki den bezain sarri,

 Urhentzen tü phenak, halaber bizia,

 Balius zaio hiltzia.

 Bena phenareki bizi den kristiari

 Bethi zaio kharats bizia gertatzen.

 Soz nagoela zeliari,

 Ezin akabatzez dolorez niz hiltzen.

 

 10)

 

 Zure altaretan xerkatzen zütüt, Jauna,

 Ene doloria nahiz moderatü;

 Bena haietan nurk zütü

 Begiez ikhusten? Haur da, haur, ene phena,

 Zeren ezpeitzütüt orano ikhusten.

 Lehia adi, azken orena!

 Ezin akabatzez dolorez niz hiltzen.

 

 11)

 

 Noiz ere beitzütüt poseditzen üruski,

 Beldür nüzü, Jauna, fitez gal zitzadan

 Mundu trunpagarri huntan.

 Hil onduan zütün kontentamentureki

 Lotseria gabe bethi gozatüren.

 Hil gitian beraz eztiki;

 Ezin akabatzez dolorez niz hiltzen.

 

 12)

 

 Zü nahi züntüket ikhusi zelietan;

 Fini zazü, othoi, ene agonia;

 Noiz duket hiltzia?

 Debeiatzen nuzu khatiña zar hoietan;

 Sobera nizie pena eraziten.

 Heriua dizut goguan;

 Ezin akabatzez dolorez niz hiltzen.

 

 13)

 

 Bena ez, kolera behar deizüt ematu

 Mündü huntan hanitz dolore sofritzez,

 Eta hasperen egitez

 Behar ditit nihaurk ene faltak pünitü.

 Ah! ürgaitz nezazü deseiñen konplitzen.

 Zützaz nizan bethi lagüntü.

 Ezin akabatzez dolorez niz hiltzen.

 


inprimatu