inprimatu
Iturrian
Izenburua:
Iturrian
Sinadura:
Tagore, Rabindranath
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sagar)
Egilea(k):
Sagar
Tagore, Rabindranath

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
189.zk.
Orrialdea:
1

Iturrian

 

Sagar

 

     Rabindranath Tagore'ren

     Olerki baten euskeralbena.

 

 ¿Zergatik zaude

 Or, eserita,

 Eta ergelki

 Eskumuturrak

 Dardaratzen ditugu?

 

 Iturritik dijoan

 Ur on orretik len-bai-len

 Usula bete zazu,

 Ta ¡joan zaite!

 Etxera joan zaite.

 

 ¿Zergatik ura

 igitzen dezu, eta alperrik

 Bidera begiratzen dezu?

 Iturritik dijoan

 Ur on orretatik len-bai-len

 Usula bete zazu,

 Ta ¡joan zaite!

 Etxera joan zaite.

 

 Gaua dator, eta ugoskak par

 Egiten dute...

 Ergelki par-egiten dute,

 ¡Ai! zure itxadopenagatik...

 

 Oraintxe, odei

 Igeskariak

 Ukitzen dute

 Mendi-gallurra.

 Beuren ibilleran gelditzen

 Dira, ta agian irribarre

 Egiten dute,

 Ta alperrik arpegira

 Begiratzen zaituzte...

 Iturritik dijoan

 Ur on orretarik len-bai-len

 Usulla bete zazu,

 Ta ¡joan zaite!

 Etxera joan zaite...

 


inprimatu