inprimatu
Leihorrean herrixka xume bat
Izenburua:
Leihorrean herrixka xume bat
Sinadura:
(Steinbeck, J. ?)
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: J.P.Lahiregoyen)
Egilea(k):
J.P.Lahiregoyen
Steinbeck, J. ?

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1826.zk.
Orrialdea:
6

Leihorrean herrixka xume bat

 

(Steinbeck, J.?)

 

 1

 

 Leihorrean herrixka xume bat.

 Hor jendea bazoan arraintzarat,

 Perlak bilduz beren sakelarat

 Hiritarrek erosten diozkate airerat

 Dira puruxka zenbait emanez horien moltsarat.

 

 2

 

 Goiz bat hasi da, berizeak bezalakoa;

 Miseriaren itzaletik beti bezala ateratzekoa

 Egun guzietako jestu guzietaz betetzekoa,

 Hori baitzen moldea biziaren iragaitekoa.

 

 4

 

 Hain xuxen, gertakari lazgarria,

 Skorpion batek ausiki du haur sortu berria.

 Nehorek ez daki aitamen bihozmin izigarria;

 Medikuak bihotzaren orde izanki harria

 Dirurik gabe, artarik ez; hori da larria,

 Kino eta Juanaren zorte deitoragarria.

 

 5

 

 Nehorek ez duelarik uste, mirakuilua da gertatu:

 Kinok perla berezia du harrapatu.

 Hori bezain ederrik munduan ez da aurkitu,

 Atsegin horrek behar ditu libratu,

 Coyotito haurra ere da sendatu.

 

 6

 

 Besta aintzina badoa zorionean.

 Perla horiek azkatasuna ezarri diote bihotzean.

 Berek sekulan ezagutu ez duien libertatean

 Biziko da horien semea mundu zabalean.

 

 7

 

 Bainan, argi baten distira zilarra,

 Eta oraino gehiago delarik bakarra,

 Argitzen eta sustatzen du barneko garra,

 Nahiz bere altzoan daukan nigarra

 Hortarik sortzen baita jeloskeria eta beldurra.

 Laguntzat dutela herioarekin uztarturik herra

 Bat batean buruz behera doa bazterra,

 Hori baita denentzat gertakari okerra.

 

 8

 

 Aments zoragarri bat behar zena

 Bilakatuko da Kino eta Juanaren nigar ozena

 Gertakari horietan galdurik beren ontasun bakarrena

 Hil hobiak dira gelditzen orroitzapen azkarrena,

 Bizi xumeak berriz hartu du aire kiretsa,

 Itsasoan ehortzi baita handik jalgi amentsa,

 Hortan galdu du zorionak bere azken hatsa.


inprimatu