Ziri-biursak [XXXI-XXXVIII]
Soroa, Marzelino
XXXI.
ECHEKOANDREARI.
Arranderitik nator,
arriturik nago,
arranderi guztiyan
arrairik ez dago.
Bi dontzella bakarrik,
eziñ guchiyago,
arranderiyan etzan
batere geiago.
XXXII.
¿NUN DA?
-¿Nagusiya echian da?
-¿Echian? ez jauna.
-¿Ta noiz etorriko da?
-Ez dakigu bada:
zergatik nagusiyak
guri digunian
esaten esateko
ez dagola echian,
arkitzen gera beti
eziñ jakiñian
echera nundik ta noiz
etorri leikian.
XXXIII
¡CHIKIYA ZAN GERO!
Ogiyarekiñ Kosme
burutuba dago
geruago ta dala
ogi chikiyago.
Goizian etorri zan
ogi saltzallia
beti bezela goiz, ta
jo zuben atia.
Orduban ziyon Kosmek
eranzun oyetik:
-ogiya sartu zazu
giltzaren chulotik.
XXXIV.
SAL-EROSTUNAK.
-¿Zenbat kapoi pare au?
-Amabost pezeta.
-¿Amabost? izketako
ez daukagu beta.
-Ikutsi bitza ondo.
-Bai, bai; ¡zer kaskarrak!
ariñegiyak, abek
dira kapoi arrak:
-Amalau pezetetan
¿ez ditu eraman nai?
utziko dizkat bada.
-¿Utzi? nik ere bai.
XXXV.
ESKUBAN ARRANTZA.
Kanabelak luzatu,
kordelak atera,
Kai arriban dijoaz
arrantzan astera,
Bernabe Tripazabal
eta Jose Mari
bi lagunak, itz abek
esanik alkarri:
-Aizak, ¿ekarri aldek
bear dan guztiya?
-Bai, bai, lukainkarekiñ
tortilla t'ogiya;
gaztare badiagu.
-Ori dek ¿t'ardua?
-Baita, danik onena,
Gorren dendakua;
bañan amubak aztu.
-¿Ta zer dik Bernabe?
gosalguko diagu
amurikan gabe.
XXXVI.
ARRANDUNAK.
Bi arrandun kayian,
neska zar bat eta
ezkondu beste batek
zuten erriyeta.
-Aizan, ortik ken ari.
-¿Kendu? ibai orisen!
juste ortan nion ni
izanikan aurren!
-Gezurra den petrala.
-¡A lotsa gabia!
neska zarra biaukan
izan arrayia.
-Lotsa guchiyago den
arrai gorriyori....
-¡Ja jai! ¿nitzen dezute?
Arrai gorriya ni!
Arrai gorriya izanik
alare ni saldu,
ta saldu gabe lupi
eder au gelditu.
XXXVII.
BETE BETIA.
Moskor bat zijoala
egiñik balantzak,
pareta baten kontra
jo ziyon gorputzak.
Orduban esan zuben:
-¡abek arrayiak!
emen ez dik baliyo
pero bulkatziak....
XXXVIII.
DAMACHUAK.
-Esaten diyot bada
nik dama Kiteri;
oraingo gazteriyak
lengua ez dituri.
Orainchen ogei urte
kalian alayak
atzetik dozenaka
nituben galayak.
Bañan gaurko egunian
aiñ da jende zera....
ez dakit, ez da etortzen
bat aldamenera.
|