Kapeteriko kontuba
Soroa, Marcelino
Kapeteriyan ziran
iru lagun sartu,
baita pozik kapia
ta churrutak artu.
Ayen artian Jillek
nairikan pagatu
mutillari esan ziyon
"aizak: ez kobratu"
Bañan egunak juanik
Jill orrek etzuben
utzitako kontuba
beñere pagatzen.
Orrengatik mutilla
arkitzen zan larri
batian egiñikan
itz abek alkarri:
-Kontub' arren kontuba
kontuban aldaka?
-¡A zer pillota, mutill,
orain dekan saka!
¿Ez kobratzeko bada
ez nikan nik esan?
¿eta zertan ari aiz
oraiñ berriketan?
Eun urte gaitezen
izan gure jabe
pagatu gabe ni ta
i kobratu gabe.
|