Esa... miña
Soroa, Marcelino
Medikutako zuben
Jillek esamiña
beldurrarekiñ ere
bai tripako miña.
Zuk izango zenduben
nola dan jakiña
trantze gogor, abetan
arkitu baziña.
Tribunalen aurrean
agertu zanian
estuasuna franko
zeukan barrenian.
Zenbat ezur ditugun
biatz bakoitzian
galdea egin zioten
aurren aurrenian.
Ibilli zan mutilla
zerbait nairik esan
jo gora ta jo bera
bañan arroketan.
Nun naitik zerizkala
izerdi tantuak
begiak oker, dar-dar
ankak ta besuak.
Ikusirikan ori
tribunalekuak,
kupiturik chandatu
zizkan leziyuak.
-¿Zer aginduko dezu
badago estutua
norbait sukarrarekin
pulmoniyaz jua?-
Pozez, pentsaturikan
gauza segurua
erantzun zuben azkar
-Azken-unziyua.
|