inprimatu
Udaberria!
Izenburua:
Udaberria!
Sinadura:
Andonegi, Ziriako (Kuireka, A. Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
422.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Udaberria!

 

Andonegi, Ziriako

 

 Edertasunez apaintzen dira

 zeru-goi ta lurraldeak,

 baso mendi ta zalaietako

 belar indarrik gabeak.

 Zein baņo zeiņek obekiago

 agertu taju obeak,

 nork lerdentasun geiago eta

 politago koloreak,

 ­zein eder diran papar zabalik

 udaberriko loreak!

 

 Udaberriaz batera datoz

 obetutzen egualdiak,

 elur-izotzak urtutzen eta

 garbitzen baso mendiak.

 Lorategiak dirudi dute

 zelai edo belardiak,

 ­zakurren zaunka!... artzaien txistu!...

 ­beee ta be... bildots-ardiak!...

 ­tulun... ta tulun!... pozez dabiltza

 aari, beor moxaldiak.

 

 Udaberriak menperatu du

 neguko otz ta elurrak,

 zugaitz guztiak azaltzen dute

 bakoitzak beren muturrak.

 Orain artean egondu dira

 otzez dar-darka beldurrak,

 sendo zeudenak makaldurikan

 gorderik adar-egurrak,

 Udaberriak piztutzen ditu

 zugaitz, baso eta lurrak.

 

 Zoragarrizko udaberriak

 biotza digu alaitzen,

 zeru-goiak dun indar guzia

 lurrean oi-du zabaltzen.

 Belar len erdi gaxo zeudenak

 zutik aldirade jartzen,

 zugaitz, belardi, lore ta abar...

 azkar aldira loratzen,

 txori, orlegiz, gorri politez

 baratz itxura du artzen.

 

 Negu beldurrez gorderik zeuden

 zenbait txori maitagarri,

 gorde-lekutik irtenda dabiltz

 ega ta ega pozkarri.

 Zugaitz adarren puntaren-puntan

 jartzen dira apaingarri,

 txirripitiņez txio-txioka

 kantu-kontari elkarri,

 abesten dute iņun diraden

 zenbait kantu txoragarri.

 

 Ederrak dira udaberriko

 ikusgai arrigarriak,

 ederrak dira egun-sentiko

 eresi maitagarriak.

 Kukuak ku, ku, zozoak zor, zor,

 txir-txirka txantxangorriak,

 burrundaraka erle zorrotzak,

 pozik berriz txindurriak,

 edergarririk iņork badauko

 baditu Udaberriak.

 


inprimatu