inprimatu
Udaberria!
Izenburua:
Udaberria!
Sinadura:
Andonegi, Ziriako (Kuireka, A. Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
53.zk.
Orrialdea:
84

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Udaberria!

 

Andonegi, Ziriako

 

 Urdin orlegiz apaintzen dira

 zeru eta lurraldeak,

 baso, mendi ta zelaietako

 belar indarrik gabeak.

 Nork baņon zeiņek obekiago

 azaldu taju obeak,

 nork edertasun geiago eta

 politago koloreak,

 zein eder diran kolko zabalik

 udaberriko loreak!

 

 Goi-garbiakin batera datoz

 onez jartzen egualdiak,

 elur-izotzak urtutzen eta

 garbitzen baso mendiak.

 Loretegiak dirudi dute

 soro edo belardiak,

 zakurren zaunka, artzaien txistu,

 eta beee... ta beee... ardiak,

 beren ondoren dituztelarik

 arkume talde aundiak.

 

 Udaberriak menperatu du

 neguko otz ta elurrak,

 zugaitz guztiak azaltzen dute

 bakoitzak beren muturrak.

 Orain artean egondu dira

 otzez dar-darka beldurrak,

 gogor zeudenak makaldurikan

 gorderik adar-egurrak,

 Udaberriak piztutzen ditu

 zugaitz, baso eta lurrak.

 

 Zoragarrizko udaberriak

 biotza digu alaitzen,

 zeruak bere grazi guzia

 lurrean oi-du zabaltzen.

 Belar len lurra joak zeudenak

 zutik aidirade jartzen,

 zugaitz, belardi, lore ta, abar

 asita daude loratzen.

 margo politez apaindurikan

 "jardiņ" itxura du artzen.

 

 Negu beldurrez gorderik zeuden

 zenbait txori maitagarri,

 gorde-lekutik irtenda dabiltz

 ega ta ega pozkarri.

 Zugaitz adarren puntaren puntan

 jartzen dira apaingarri,

 txirripitiņez txio txioka

 kontu-kontari elkarri,

 abesten dute iņun diraden

 zenbait kantu txoragarri.

 

 Ederrak dira udaberriko

 ikusgai arrigarriak,

 zein eder diran egun sentiko

 eresi maitagarriak.

 Kukuak ku, ku, zozoak zor, zor,

 txir txirka txantxangorriak,

 burrundaraka erle gaiztoak,

 pozik berriz txingurriak,

 edergarririk ezerk baditu

 badauka Udaberriak.

 


inprimatu