inprimatu
Tranpa-kalean
Izenburua:
Tranpa-kalean
Sinadura:
Andonegi, Ziriako (Kuireka, A. Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
47-48.zk.
Orrialdea:
353

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Tranpa-kalean

 

Andonegi, Ziriako

 

 JOXEPA

 

 -Geruago ta xelebrekeri geiago

 ikusten degu gure Mutriku ontan,

 izan ere «trampa kale» au

 bezelakorik, Paris'en ere ez

 dago. ­Ikusteko guziak ez ditu-

 gu ikusi! ­Aitaren ta semea-

 ren!...; sekula sekulorum, pe-

 rrejilla kipulorum. Amen.

 

 ANTXON

 

 -Zer da, Josepa; errosarioa erre-

 satzen ari al zera?

 

 JOXEPA

 

 -Errosarioa esaten dezu? Emen

 gertatzen dana ez da beste

 iñun gertatzen. ­Juan Joxe gi-

 zarajoa!.

 

 ANTXON

 

 -Zerbait gerta al-zaio?

 

 JOXEPA

 

 -Zerbait baño geiago. Zeladoriak

 beso ondotik eldu ta arrastan

 konsejupeko espetxera era-

 man du.

 

 ANTXON

 

 -Bañon, ¨zer dala ta?

 

 JOXEPA

 

 -Utsagatik. Senar-emaste abe-

 rats batzuek «trampa kale»'tik

 zear kai aldera zijoazten, eta

 nunbait aberats oien parean

 Juan Joxek abuakin korrozka-

 da egin duela, edo... zera...

 aize bat itzu! egin zaiola, edo...

 kontuak-kontu, senar-emaste

 oien gaizki esateak...

 

 ANTXON

 

 -¨Zer esan diote bada?

 

 JOXEPA

 

 -Nik aldakit? Lenbizi senarrak;

 Baya usté a la banda a tocar

 la música; gero berriz emaste-

 ak; haya una educación; Juan

 Joxek ori entzutean, sutu da,

 ta erantzuten dio: Edukasion...

 edukasion... edukasion, no sé;

 pero deskantzo, sí; ori besterik

 gabe zeladoriak artu ta aserre

 bizian berakin eraman du. Ori

 ez da beñipiñ pekatu aundia

 gizona orla eramateko.

 

 ANTXON

 

 -Alde batera ondo egin zaio,

 euskeraz itz-egitea besterik

 etzuben: Azketsi edo barkatu

 jaunak orlako zerbait esan ta

 kito.

 

 JOXEPA

 

 -Len etzan orla Mutriku; anai-

 tasun geiago zegon zar ta gaz-

 te, aberats ta beartsu, ta ez

 orain bezela, elkar ikusi-ezin,

 aundikeri, erdelkeri, «Tintilis

 mentiris eta tinturum pintu-

 rum» nik ez dakit zer izkuntz

 arraiotan itz egiten duten.

 

 ANTXON

 

 -Gure garaian besterik zan.

 Euskera utzean mintzatu, eus-

 kera alaian jolastu, ta euskera

 garbian dantzatu.

 

 JOXEPA

 

 -­Bai, orixe!

 

 I

 

 ANTXON

 

 -Gogoratzen al-zera

 (Abestuaz) gazte giñanetan,

 nola dantzatzen giñan

 jai arratsaldetan?

 

 JOXEPA

 

 -¨Oroituko ez naiz ba?

 ­Bai alajañetan!

 Jo ta ke, beti dantzan

 baztar guztietan.

 

 II

 

 JOXEPA

 

 -Larogei ta bat urte

 sorbalda gañian,

 daramazkit nik Antxon

 emen zerupian.

 ¨Egingo al degu ba

 plazaren erdian?

 Fandango, vals'a, edo

 ariñ-ariñian ?

 

 III

 

 ANTXON

 

 -Arpegi ximurra ta

 kalparra buruan,

 lau ortz bakarrik dauzkat

 nik nere abuan.

 Bañon ala re gogor

 gerriz berakuan,

 ankak neuriak ditut

 dantza ta aurrerzkuan.

 

 IV

 

 A. ta J.

 

 -­Amaika dantzalditan!

 izan giñan lagun,

 beti txoriak bezin,

 saltari ta bigun.

 Eusko jolas garbiak

 agertuz edonun,

 ­urte aiek joan ziran!...

 ­guziak egin zun!

 


inprimatu