inprimatu
Misioak Motrikun
Izenburua:
Misioak Motrikun
Sinadura:
Andonegi, Ziriako (Kuireka, A. Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
207-208

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Misioak Motrikun

 

Andonegi, Xiriako

 

 I

 

 Gurutze Santu egin ondoren

 asi naiz bertso lanian,

 Argi ta garbi azaldu nai det

 gure izkuntza garbian.

 Itzaldi ederrak izan ditugu

 mixiotako egunian,

 Neu aurren-aurreneko nintzala

 guztiok geunden premian,

 Pakea eta zorion utsa

 izan bedi gure errian.

 

 II

 

 Aita Lasa ta aita Alustiza,

 eta aita Urbistondo,

 Izlari bikain ta obiagorik

 ez dira asko egongo.

 Kriston legiak ondo dazkite

 ortan daude guztiz sendo,

 Aiek guziak jakitzearren

 zer ez genduke emango,

 Obe genduke Mutrikutikan

 ez balirake joango.

 

 III

 

 Goguan ondo artu ditzagun

 mixiotako esanak,

 Zigor gogorrak izango ditu

 zuzen ibiltzen ez danak.

 Saia gaitezen zar eta gazte

 emakume ta gizonak,

 jaungoikoari beti eskeņi

 gure otoitz eta lanak,

 Kontatzekoak dira munduan

 gelditzen zaizkun egunak.

 

 IV

 

 Zer zoritxarra mundu ontako

 gure bizitza argala,

 Labur ta jator azaldu zuten

 zer dan pekatu mortala.

 Baldin zuzentzen ez bagerade

 Kristok agindu bezela,

 Dudarik gabe gure anima

 betiko galduko dala,

 Deabruaren atzaparretan

 denok jauziko gerala.

 

 V

 

 Gogor ta zorrotz esan ziguten

 zein garratza dan aitortza,

 Entzule denoi jarri zizkigun

 erdibiturik biotzak.

 ­Atozte denok! ­Atozte bada!

 entzun jaungoikuan itza,

 Elkar ikusi eziņik denok

 engaņaturik gabiltza,

 Aitortu eta zuzendu zagun

 gure munduko bizitza.

 

 VI

 

 Biotz biotzez alkar maitatzen

 munduan saia gaitian,

 Ibilli gabe alkar ondatzen

 geure buruen kaltian.

 Etsai artean galdu ez gaitzan

 betikotasun guztian,

 Alper-alperrik damu izango da

 gero denbora joatian,

 Egunen baten bildu gaitezen

 denok zeruen erdian.

 

 VII

 

 Lagun urkoa maitatutzeko

 agintzen digu dotriņak,

 Agindu auxe ondo betetzen

 egin zagun alegiņa,

 Zenbat ta zenbat ikusten gera

 biotz gabeko xixtriņak,

 Mundu onetan galdutzen gaitu

 alkar ikusi eziņak,

 Aurrerantzian izan gaitezen

 Aurrerantzian izan gaitezen

 kristau jator eta fiņak.

 

 VIII

 

 Anai-arreba maite-maiteok

 pentsatzen jarri bakoitza,

 Nun, noiz, ta nola izango ote da

 gure azken eriotza.

 Pobre ta aberats denok il bear

 ­au da gure zorigaitza!

 Epaikari bat bakarrik dago

 Bera zuzen ta zorrotza,

 Emendik ez da iņor libratzen.

 alper-alperrik gabiltza.

 

 IX

 

 Aste osoa igaro ondoren

 goiz, arratsalde, gabian,

 Ikusgarria zegon benetan

 azkenengo egunian.

 Gizonezkoak millatik gora

 ziran igande goizian,

 Jesus maitea artu zutenak

 beren biotz barrenian,

 Zerua bera irudi zuan

 bere edertasunian.

 

 X

 

 Aita Lasa'ren azken agurra

 entzun genduben gogotik,

 Negar-zotiņ ta malko goxoak

 geunzkala begietatik

 Jarri zaitezte guzi-guziok

 orain belaunikaturik,

 Aita Santuen bendizioa

 emango det nik emendik,

 ­Agur guztioi! ­Agur Mutriku!

 ­Agur biotz-biotzetik!

 


inprimatu