inprimatu
Lourdes'ko Amari
Izenburua:
Lourdes'ko Amari
Sinadura:
Andonegi, Ziriako (Kuireka, A. Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
56-57.zk.
Orrialdea:
138

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lourdes

 

Manterola, G.

 

 Lur zabaleko alde danetik

 maitasunaren indarrez.

 zar eta gazte, aberatz, txiro,

 elbarrituak be aurrez,

 Izugarrizko giza-taldetan

 zugana doaz yoranez;

 kistar guztiok zuganatzeko

 zer indar dozu Lourdes?

 Egundo bere ez da ikusi,

 iņon be lur zabalean,

 ainbeste enda eta izkuntza

 maite-beroz otoitzean,

 biotzak taupaz, begiak adi

 aitz-zulo baten aurrean...

 Au ikusirik gau eta egun,

 gogoa dot yakingurez:

 olan biotzak zeuregantzeko

 zar indar dozu Lourdes?

 Or dira gexo, elbarrituak,

 naigabetuak, millakaz,

 mundu guztitik eldu diranak

 gaitz bildurgarrienakaz,

 apal-apalik, ustez beterik,

 maitasunez biotzean,

 Lourdes'eko Sortzez Garbian

 irudiaren aurrean,

 osasun ala eroapena,

 eskatzen gogo biziaz,

 Zeruko Aman esku onetan

 gurari danak itxiaz.

 Au ikusirik gau eta egun

 itaun dagit yakingurez:

 Ainbeste biotz zeuganatzeko

 zer indar dozu Lourdes?...

 Eun urte dira, Sortzez Garbia

 Gabe ibayan ondoan,

 Bernarde'txori ager-yakola

 urbil dagon aitz-zuloan...

 Arrezkerotik toki dontsu au,

 biurtu da zeru-txiki,

 An zenbat gorputz ta gogo gaxo

 osatu diran, nok daki?...

 


inprimatu