inprimatu
Jaungoikoaren legeko Aginduak
Izenburua:
Jaungoikoaren legeko Aginduak
Sinadura:
Andonegi, Ziriako (Kuireka, A. Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
261.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jaungoikoaren legeko Aginduak

 

Andonegi, Ziriako

 

 -1-

 

 Jaunak jarri dizkigu

 amar mandamentu,

 Lenengo agindua:

 «Jainkoa maitatu»

 Gauz guzien gañetik

 Bera ezagutu,

 Egi au sinistera

 beartutzen gaitu.

 

 -II-

 

 Bigarren agindua:

 «Juramentu gutxi»

 Naiduena esatera

 mingañai ez utzi.

 Alde ederra dago

 biar edo etzi,

 Zerura igo edo

 inpernura jetxi.

 

 -III-

 

 Bearrezko zaizkigu

 irugarrenean:

 «Meza bat entzutera

 igande egunean».

 Egintza onak egiñaz

 goiz t'arratsaldean,

 Zerua irixteko

 egunen batean.

 

 -IV-

 

 Laugarren: «Gurasoak

 aintzat eukitzea»

 Gure zarren esanak

 zintzo betetzea.

 Aleginduaz beti

 elkar maitatzea,

 ­Ai zer nolako poza

 orla bizitzea!

 

 -V-

 

 Bostgarren agindua:

 «Iñor ez iltzea»

 Zeñen gauza garratza

 bizia kentzea.

 Gure lagun urkoa

 zeatz maitatzea,

 Kalterik egin gabe

 zuzen jokatzea.

 

 -VI-

 

 Garbi jokatu daigun

 seigarren orretan:

 Ez gaitezen ibilli

 lizunkerietan.

 Kontuz, gogapen, itz ta

 beste egintzetan,

 Arrisku asko baita

 mundu latz onetan.

 

 -VII-

 

 Zazpigarrenak dio:

 «Ezertxo ez ostu

 Besteren gauzarekin

 geiegi ez poztu.

 Okerbide guziak

 bereala moztu.

 Norberena eztanik

 jabeai biurtu.

 

 -VIII-

 

 Zortzigarren onetan:

 egia goraldu,

 «Gezurrezko akatsik

 iñoiz ez zabaldu».

 Gauzak diran bezela

 gizonki azaldu,

 Geure erruz betiko

 ez gaitezen galdu.

 

 -IX-

 

 Bederatzigarrenez:

 nai bada pakerik,

 «Ez nai-izan iñoren

 senar-emazterik».

 Jaunak ez du agintzen

 orlako nasterik,

 Ortik ezdatorkigu

 kaltea besterik.

 

 -X-

 

 Amargarrenez: Gauzak

 ondo egitea,

 «Besteren ondasunik

 ez nai izatea».

 Aserreak utzirik

 beiñ alde batea,

 Bakoitza bereakin

 konpondu gaitea.

 

 -XI-

 

 Amar agindu abek

 zorrotzak baidira,

 Jaungoikoak ber-berak

 ipiñiak dira.

 Sinisten ez-dutenak

 oraindik badira,

 Jauna iduki zazu

 oietzaz kupira.

 

 -XII-

 

 Bizi gaitezen denok

 maitasun betian,

 Erbesteturik emen

 gauden bitartian.

 Mundu au utzi eta

 bestera joatian,

 Jaunak artu gaitzala

 zeruko atian.

 


inprimatu