inprimatu
Gora Aita Santua
Izenburua:
Gora Aita Santua
Sinadura:
Andonegi, Ziriako (Kuireka, A. Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
60.zk.
Orrialdea:
200

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gora Aita Santua

 

Andonegi, Ziriako

 

 Umezurtz geunden, baņon badegu

 ongi nork begiratua,

 Orra or Pedro Donen jarraille

 Ronkalli Aita Santua.

 Jesukristoren ordezkaritzat

 Elizak aukeratua,

 Eliz-Amaren edertasunez

 Erroman koroatua,

 Bere izena mundu guzian

 izanda txit goratua.

 

 Goratu eta aintzatu daigun

 Aita Santuen izena,

 Apaltasun, ta pobretasuna

 maite zituen geiena.

 Guk ere maite dezagun bada

 eskiniz gure omena,

 Ongi dakigu gure Artzaiak

 ongi merezi duena,

 Gora ta Gora Aita Santua.

 Juan Ogei t'irugarrena.

 

 Artzai onaren agindupera

 jarri gaitean ardiak,

 Berarengana bilduaz beti

 gorderik gure bidiak.

 Artzaiengana oso-osorik

 zuzenduz biotz-begiak,

 Beragandikan dauzkagulako

 zuzen ta jator egiak,

 Zintzo ta zorrotz gorde dezagun

 gure Artzaien legiak.

 

 Eliz-gizon jaun agurgarriak

 egin dute alegina,

 Aldan guzia goratutzeke

 Aita apal ta biguņa.

 Mundu onetan iritxi ditu

 onbide guztien gaiņa,

 Jakintasun ta apartasunez

 egiņik al-zuen aiņa,

 Santutasunez irabazi du

 Roma'ko aulki bikaiņa.

 


inprimatu