inprimatu
Euskera maitea
Izenburua:
Euskera maitea
Sinadura:
Andonegi, Ziriako (Kuireka, A. Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
42-43.zk.
Orrialdea:
295

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskera maitea

 

Andonegi, Ziriako

 

 I

 

 Guraso eta seme alabak

 langille ta nagusia,

 guziok jakin bear genduke

 lengo zarren ikasiak.

 Euskera nondik, noiz, eta nola

 sortu zaneko asiak,

 gure zar aiek utzi zizkigun

 oitura on bereziak.

 

 II

 

 Euskera zarren iturburua

 Tubal'en seme Aitor zan,

 garai aietan gure izkuntza

 asko sakonagoa zan.

 Oraindik orain ez urte asko

 euskeraz mintzatzen baizan,

 baita gaur ere ainbeste naspill

 lur untan sortu ezpazan.

 

 III

 

 Adierazten oso zalla da

 gure izkuntzen jaiotza,

 ­zenbat gizaldi igaro diran

 garai artatik onuntza!

 Baņon Aitor'ek kondaira bidez

 egiten digu aitortza,

 adieraziz euskera dala

 euskotarren izkuntza.

 

 IV

 

 Amagandikan degun izkera

 arren goratu dezagun,

 izkuntz garbi ta ederragorik

 ez degu sortuko iņun.

 Gipuzku, Bizkai, Napar ta Araba

 guziok egiņaz lagun,

 Euskalerrian euskaldun danok

 euskeraz itz egin zagun.

 

 V

 

 Ez da sortu ta ezta sortuko

 munduan beste izkuntzik,

 gure izkuntza bezin jator ta

 txukunagoa dun itzik.

 Beste izkuntzak nastuak daude

 ez dute esango ezetzik,

 Euskera berriz garbi ta sendo

 ez du beste iņon antzik.

 

 VI

 

 Izkuntz artean egon oi,dira

 askotan alde aundia,

 batzuek dute azal asko ta

 bestiak bertiz mamia.

 Euskerak dauka azal ta mami

 izan liteken, guzia,

 birau gabeko pitxi ederra

 ­ai zer izkuntza garbia!

 

 VII

 

 Asi gaitezen euskaldun danok

 gure izkuntza zabaltzen,

 arkitzen geran toki guzitan

 aldan guzia goratzen.

 Abesti gozo abestuak ta

 euskeraz garai mintzatzen,

 usai,gozo dun izkuntz onekin

 Euskalerria edertzen.

 

 VIII

 

 Asko ta asko arkitzen dira

 euskera zerbait astuta,

 zoritxarrean gaudezelako,

 atzerritarrez nastuta.

 Bildu gaitezen euskaldun danok

 indar guziok batuta,

 goratu zagun bada euskera

 geure geuria degu ta.

 


inprimatu