Kutizia
Selgas, Jose
Bere biotza izoztua ta anima ere erotua,
Gogargitutzen duen gorroto artan gozagabetua,
Bere begiak ikusten duten dana daukate beltztua
Eta eskuak ukitzen duten dana ere zikindua.
Besteren onak zirikatutzen da beti bere urruña,
Ta bere iraren pen isilletan, pozoitzen du aize dana
Asnas-artutzen duen orduan inguruan dabillena,
Eta beazuna da bere aoa eta puñal bat mingaña.
Orrela jaio, onela bizi, eta onela du iltzen;
Oñazerikan ez da dionik geiago amorra-erazten
Ezpada mundu guziak beti duelako mezpreratzen.
Eta beregan birtuteren bat albalezake izandu
Otiñarekin, zeñak guzia aisia gorrotatzen baitu,
Bere burua ere lezake kutiziak gorrotatu.