inprimatu
Eriotzorria
Izenburua:
Eriotzorria
Sinadura:
Selgas, José
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: K.Echegaray)
Egilea(k):
K.Echegaray
Selgas, José

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
23

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eriotzorria

 

Selgas, J.

 

 Eriotzorria da chit ederra,

 Galaiki dago jantzirik

 Bañan eremu bereziyetan

 Bizitutzen da tristerik.

 

 ¿Zergatik ez da bere orriyen

 Azpiyan sortzen lorerik?

 ¿Zergatik lore au bizitzen da

 Bereziturik, bakarrik?

 

 ¿Zer penak dute tristetzen ala?

 ¿Zer atsekabek samintzen?...

 ¡Loreak! entzun bere kondairak

 Zer irakasten dizuten.

 

 Eriotzorriya zelaiyan bizi

 Zan eder, liraiñ, galantik,

 Bere itzalpean, murmurrez zegon

 Iturrichoa pozturik.

 

 Eta zelaiyan, bordatutako

 Bagetan ikus zituen

 Lore chit eder miragarriyak,

 Usai gozoa zabaltzen.

 

 Izan zituen eziñegonak,

 Estutasunak, antsiyak;

 Oro bat, ere, bekaitzak; baña

 Jakiñik egun-sentiyak.

 

 Birali zuen urrutiyetan

 Bakarrik zedin bizitu,

 Bada bekaitzak, ukitzen duen

 Guztiya zikiñ uzten du.

 


inprimatu