inprimatu
"Entzuz"ko gaztañak
Izenburua:
"Entzuz"ko gaztañak
Sinadura:
Andonegi, Ziriako (Kuireka, A. Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
761.zk.
Orrialdea:
10

"Entzuz"ko gaztañak

 

Kuireka

 

 Rau, Rau, Rau

 Rakataplau..

 Auxe da bai lana

 Aizetan bota bear

 Jaten degun dana. (bis)

 

 Aurten gaztaiñ urte da

 Jaunari eskerrak,

 aditu bearko dira

 kañonazo ederrak. ¡Rau!...

 

 Polbora onek orain

 du bere sasoia,

 kerik ez du botatzen

 baña bai usaia. ¡Rau!...

 

 Goizian diana ta

 gabian retreta,

 ixildu gabe dabill

 Patxi'ren tronpeta ¡Rau!...

 

 Gure etxean diran

 arratoi saguak,

 beldurturik igesi

 dijoaz gajoak. ¡Rau!...

 

 Gabaz egonagatik

 illun ta lo giro,

 begirik ezin itxi

 tiro eta tiro ¡Rau!...

 

 Naiz jarrita gaudela

 naiz dala pasian,

 ederki alkar artzen

 degu konpasian. ¡Rau!...

 

 Prakak urraturikan

 atziak librian,

 disparatu liteke

 nai dan kalibrian. ¡Rau!...

 

 Beste gauza bat ere

 gaitz onek badauka,

 aizea dalakuan

 alkandoran... kaka ¡Rau!...

 

 Puzkar bat botatzeko

 oi paude beldurrak,

 goroztu ez ditzagun

 inguruko lurrak. ¡Rau!...

 

 Pirrit, porrot, purrut,

 tirrit eta tarrat,

 kalibre desberdiñak

 baña jenero bat. ¡Rau!...

 

 Musika eder kontuan

 badegu aukera,

 bada ixildu gabe

 jotzen ari gera. ¡Rau!...

 

 Iñor igindu gabe

 amaitzen det emen,

 "per omnia secula

 seculorum amen". ¡Rau!...

 


inprimatu