Jon Azpillagari agurra
Etxeberria
Gaur urte bete hasi genduen
Azpillagaren auzia,
neria utzi horrena hartu
ta eraman du bizia.
Bai, Azpillaga etorri zaizu,
maite zaituen herria,
ondo egiten duen gizona
beti ondo ikusia,
gaur ez dizugu ezer ematen
hau zendun irabazia.
Jon Azpillagari agurra
Xanpun
Anai Arrebak, Jaunak ditzuela
deneri arratsalde on
anaia on bat omenduz gira
oren pare bat gaur egin
Nork ez ote du naji gaur bihotzez
goretsi Azpillaga Jon
eskaintzen dozut famillarekin
besarkada ta zorion
Iparraldeko aurridek ere
horren bertsoz zor ginion.