inprimatu
Begoņa'ko Ama Ondarroa'n
Izenburua:
Begoņa'ko Ama Ondarroa'n
Sinadura:
Andonegi, Ziriako (Kuireka, A. Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
109-110

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Begoņa'ko Ama Ondarroa'n

 

Andonegi, Ziriako

 

 I

 

 Zar eta gazte, neska ta mutill

 zeru ederren azpian,

 elkartu giņan pozez beterik

 Ondarroa'ko errian.

 Uste genuen begengozala

 zeruen erdi-erdian...

 toki oberik ez zan egongo

 ludiko legor guztian.

 

 II

 

 Ama maitea, irtenda zabiltz

 Begoņa'ko jauregitik

 ĢAtoz, Amatxo, gure errira!ģ

 diote Ondarroatik.

 Atoz onera, entzuten dezu

 sendi guzien aldetik,

 maite zaitugu emen guziok

 biotz barren-barrenetik

 

 III

 

 Izarrak zoli, zerua garbi,

 ilargi argi-argia,

 oraintxe dator Markiņa aldetik

 Begoņa'ko Ama Maria.

 Eliz kanpai ta itxas ontzien

 burrundaren zaratia,

 Gora! ta Gora! deadarrezka

 dago Ondarru guztia.

 

 IV

 

 Ixil ta tinko geunde guziok

 gau argi izarratuan,

 arrigarrizko argitasun bat

 inguratu zan orduan.

 Koroi ederrik buruan,

 Zoragarrizko Ama Maitea

 agertu zan Ondarruan.

 

 V

 

 Kalerik-kale zar eta gazte

 guziak eliz-aldera,

 Zeruko Ama goratzearren

 Jaungoikoaren etxera.

 Makur-makurrik apaltasunez

 eskariak egitera,

 biotz barrendik maitetasunez

 Egizko Ama agurtzera.

 

 VI

 

 Gora Amatxo Begoņa'koa!

 garbitasunez betia,

 errietatik errietara

 zabiltzan Ama maitia.

 Ongi etorri! Au da, au poza

 gure errian ikustia!

 Orain ta beti gure zaindari

 Amatxo izan zaitia.

 

 VII

 

 Kalean zear ibilkundean

 bakoitza bere lekuan,

 abots ederrez abestuz denok

 geure Amaren onduan.

 Biotz-ikaraz guztiz artega

 negar ta negar nenguan,

 arriturikan non ote nengon,

 lurrean edo zeruan.

 

 VIII

 

 Edertasunez guzia txuri

 koroi ederra buruan,

 zerutar Ama ondo jantzita

 oso ederki zeguan.

 Ama Antigua'ko irri-parrezka

 poz-pozik bere albuan;

 egun onekin ez gera aztuko

 geure bizitza osuan.

 

 IX

 

 Begoņa'ko Ama ta Antigua'koa

 dabiltza biak batera,

 zapi txuriaz estaldurikan

 uso txurien antzera.

 Bizkai guztitik inguraturik

 denak Ondarra aldera,

 edertasun au ikustearren

 berriz etorriko gera.

 

 X

 

 O! Gure Ama Zoragarria!

 ederrik bada ederra,

 biotz barrenen sortu dizkigu

 maitetasunen su-garra.

 Zu zera gura alaitasuna

 ta egizko Ama bakarra,

 Zugan daukaguna itxaropena

 Zeruetako izarra.

 

 XI

 

 Ama ber-berak agertu zigun

 beraren maitetasuna,

 guk ere pozik eskiņi giņon

 betiko zintzotasuna.

 Au bai guretzat, Ama laztana

 zorioneko eguna,

 posen beterik geunkan biotza

 guzion Ama kutuna.

 

 XII

 

 Egunabarrez, gau eta egun

 atseden gabe lanian,

 jo batera ta jarrai bestera

 zerbait apaindu naian.

 Ikusgarrizko pollitasunez

 erriko izkiņa guztian,

 zerua bera irudi zuan

 bere edertasunian.

 

 XIII

 

 Txoriak bezin alai ta bixkor

 guzien ibilketia,

 gelditu gabe igaro zuten

 lanen aste guztia.

 Itxas baster ta orma guziak

 kale bat eta bestia

 edertasunez apaindu zuten

 Ondarru erri maitia.

 

 XIV

 

 Boga ta boga!... Ondarrutarrak

 boga guziok batera!

 Boga ta boga! Zeruko Ama

 biotaetik maitatzera.

 Boga ta boga! Berarengana

 indar berriak artzera.

 Boga!... ta Boga!... arraunlaritan

 egin zenuten antzera.

 


inprimatu